Survival Herrialde Indigenen Aldeko Erakundeak jakinarazi duenez, Richtersveld eskualdeko Cabo Iparreko estatua, Afrika Nama indigenak euren lurren eta hango baliabide naturalen jabe direla esan du Hegoafrikako Auzitegi Konstituzionalak. Indigenei eskubide hori aitortzen zaien lehen aldia da.
1950. urtean bizi ziren lekutik alde egitera behartu zituen Hegoafrikako Gobernuak, lurrak meatzaritza enpresa bati saldu zizkiolako. Duela bost urte, Nama indigenek auzitara jo zuten. Iaz, urrian, Gorenak indigenei eman zien arrazoi eta berretsi egin du orain Konstituzionalak.
GIZA ESKUBIDEAK
Justiziak lurren jabe izateko eskubidea aitortu die Nama indigenei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu