Assumpcio Maresma eta Vicent Partal Vilaweb egunkari elektronikoaren sortzaileek eskuratu dute Kataluniako Komunikazio Saria. Katalanezko kazetaritza digitala sortu izana, katalanez egindako lehen aurkibide elektronikoa sortu izana eta kazetaritza elektronikoan egindako lana saritu nahi izan du era horretan epaimahaiak.
Orrialde elektroniko hau 1995ean sortu zuten Partalek eta Maresmak. Garai hartan, ordea, Infopista izena jarri zioten. Urtebete geroago izen hura kendu eta gaur egun duena jarri zioten. Garai hartan Telefonicak Infovia izeneko beste enpresa bat sortu zuen eta jendeak bien izenak nahastu ez zitzan aldatu zioten izena.Aldaketa harekin batera, egunkari elektronikoaren irizpideak ezarri zituzten sortzaileek. Era horretan, 1997rako Vilawebek bere lekua egina zuen sare elektronikoan eta ehunka ziren egunero helbide horretara jotzen zutenak.
Hirugarrena
Kataluniako Komunikazio Saria ez da Vilawebek jaso duen lehena. Duela lau urte bi sari jaso zituen: Bartzelona Hiria batetik, eta Interneteko Sari Nazionala bestetik.
2000. urteko otsailaren 2an eskuratu zuten euren historiako lehen saria, Bartzelona Hiria Saria, alegia. Kazetaritza idatziaren sailean lortu zuten hura. Bigarrena, berriz, handik hilabete gutxira iritsi zen, urte bereko irailaren 15ean, hain zuzen ere. Partalek eta Maresmak katalanezko sare elektronikoan egin zuten lana saritu nahi izan zuen epaimahaiak. Komunikazio Sari Nazionala irailaren 27an jasoko dute Vilaweb egunkari elektronikoko sortzaileek. Kataluniako Generalitateak, baina, beste hainbat alorretan egindako lana ere sarituko du egun horretan: Enderrock aldizkaria, adibidez, hizkuntzaren alde egindako lanarengatik sarituko dute.
KULTURAKO SARI NAZIONALA
Kataluniako Komunikazio Saria 'Vilaweb'-ek eskuratu du
Era horretan, kazetaritza digitalean egindako lana saritu nahi izan dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu