Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu Gabriel Inclanen iritzian EBk atzo zabaldutako mezua "desegokia" da "zeharo", eta gainera "ez du errealitatearekin zerikusirik". Beraz, "lasai" egoteko deia egin du, eta gripearen txerto arrunta orain arte hartzekoak zirenek hartu behar duela esan du, hau da arrisku taldekoek. Larrituta egoteko ez dagoela arrazoirik esan du. Legebiltzarreko pasilloetan azaldu du arrisku taldetatik kanpo daudenek txertoa hartu nahi badute farmaziara joan eta bere dosia ordainduta hartzeko. Horrekin ordea ez dela etorkizuneko griperik saihesten abisu eman du; aurtengotik bakarrik babesten duela. Bere iritzian ez dago arrazoirik izurritea sortuko dela pentsatzeko.
Nafarroako Gobernuko Osasun sailburu Maria Kutzek bestelako mezua zabaldu du. Kutzen iritzian "aukera errealak" daude izurritea sortzeko, baina oraindik ez dagoela hala gertatuko dela esateko ziurtasunik azpimarratu du. Orain, garrantzitsuena prestatzea dela uste du, izurritea gertatzen bada ere. Gripearen kontrako txertoa hartzeko esan die herritarrei.
hegaztien gripea
Lasaitasunerako deia egin dute Nafarroako Gobernuko eta Jaurlaritzako Osasun sailburuek
Hegaztien gripearen izurrite posible baterako prestatzeko deia egin zuen atzo Europako Batasunak, birusa Turkiara eta Errumaniara iritsi zela baieztatuta. Gaur, lasaitasunerako deia egin dute Nafarroako Gobernuko Osasun sailburu Maria Kutzek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gabriel Inclanek. Nolanahi ere, mezu desberdinak eman dituzte biek: Kutzek txertoa hartzeko esan die herritarrei, eta Inclanek berriz, arrisku taldean ez daudenei ez joateko esan die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu