MEDIKUNTZA. Bere enbrioi ernalduak erabiltzea debekatu diote emakume bati

Erredakzioa
2006ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Emakume bati bere enbrioiak erabiltzea galarazi zion atzo Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak. Natallie Evans Erresuma Batuko 34 urteko emakumea antzu utzi zuen obarioetako minbiziaren aurkako tratamenduak, baina aurretik, obuluak ernaldu zituen bere bikotekidearekin eta izoztuta gorde zituzten enbrioiak. Bikotea banandu egin zen gero eta Evansek enbrioiak erabiltzeko asmoa agertu zuenean baimena ukatu zion bikotekide ohiak, haurrekin loturarik ez zuela nahi argudiatuta. Erresuma Batuko auzitegiek arrazoia eman zioten gizonezkoari, eta ebazpena berretsi zuten atzo Estrasburgon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.