OME Osasunerako Mundu Erakundeak zibetek pneumonia atipikoa eragiten duen birusa dutela baieztatu zuen atzo. Robert Breiman Kantonera (Txina) joan den zientzialari taldeko buruak azaldu zuenez, ikertutako animalia guztietan aurkitu dute birusa. «Horrek, ordea, ez du esan nahi gaitza zibetek zabaltzen dutenik», gogoratu zuen. Orain, zientzialariek birusa gizakietara nola igarotzen den ikertzen ari dira.
Gaixotasun Kutsakorren Kontrolerako Kantongo Zentroak, bestalde, zibetaren ehiza, salmenta eta kontsumoa debekatu zuen atzo. Arnasketarekin Zerikusia duten Gaixotasunen Ikerketarako Institutoaren arabera, zibetarekin eta beste basa animaliekin lan egiten duten merkatarien %40k birusa dute.Orain arte, pneumonia atipikoaren kasu bakarra baieztatu dute Osasunerako Mundu Erakundeko adituek eta ustez kutsatuta zeuden beste bi pertsonak datozen egunetan etxera itzuliko dira, ondobidean. Iaz, 8.000 lagun inguru kutsatu ziren.
PNEUMONIA ATIPIKOA
OMEk zibetetan aurkitu du SARSa eragiten duen birusa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu