Auzitegi batek arrazoia eman zion atzo Erresuma BatukoNHS osasun zerbitzuari, minbiziaren kontrako Herceptin botikaren inguruan emakume batek jarritako salaketaren harira. Ann Marie Rogers emakumeak bularreko minbizi erasokorra du, baina Herceptin botikaren bidezko tratamendua ukatu dio osasun zerbitzuak, oso garestia dela argudiatuta (32.000 euro inguru urtean). Tratamendua ukatzeak giza eskubideak bortxatzen ez dituela ebatzi zuen epaileak.
OSASUNA. Minbiziaren kontrako botika bat ukatu diote andre bati, garestia delako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu