ESPAZIOA
Perseiden euria ikustea galaraziko du gaur eguzkiak
Perseiden jarduera handieneko bigarren tartea gaur eguerdirako iragarri dute astronomoek. Hala, atzo egin ez zutenek nekez izango dute gaur izar iheskorrak ikusteko aukera, eguzkiak ez baitu utziko. Perseidak Swift-Tuttle kometaren isatsak bidean uzten dituen hauts puntuak dira eta 61 kilometro segundoko abiaduran sartzen dira Lurraren atmosferan, adituen arabera. Perseiden fenomenoa urterokoa da. Normalean, uztailaren 25a inguruan gertatzen da eta abuztuaren 18a arte egoten da haiek ikusteko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu