Espazioa-Marte

Planeta gorriaren hego poloan ur-izoztua topatu dutela adierazi du AEEk

AEE Europako Espazio Agentziak Martera bidalitako 'Mars Express' espazio-zundaren kamerak Marten ur-izoztua dagoela baieztatzen duten irudiak igorriko ditu gaur goizean Lurrera, AEEk jakinarazi duenez. "Ur-izoztua eta karbono dioxido izoztua da", zehaztu du Vittorio Formisano AEEko zientzialariak. Irudi horiek Marteko hego poloan hartuak izan direla nabarmendu du.

2004ko urtarrilaren 23a
15:34
Entzun
Halaber, hego poloan atzemandako karbono dioxidoa eta ipar poloan aurkitu dutena "erabat ezberdina" izan dela azpimarratu du Formisanok. 'Mars Express'espazio-zunda urtarrilaren 28an iritsiko da orbita eliptikoko behin-betiko lekura, "baiana hala ere, emaitza ikaragarriak ematen ari dira urtarrilaren 5ean martxan jarri zutenetik".

'Mars Express' espazio-zundaren helbururik behinena Marten bizitza zantzurik badagoen aurkitzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.