Pneumomia atipikoa
Pneumonia atipikoaren kasu berri bat atzeman dute Singapurren
Iragan uztailaren 5ean Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) mundu osoan pneumonia atipikoaren izurritea kontrolpean zegoela adierazi zuen. Kontuak kontu, Singapurreko Gobernuak gaitzaren kasu berri bat atzeman duela onartu du. Horrela, iragarpen ezkorrenak bete dira. Izan ere, zenbait adituk iragarri zutenez udara amaiera eta udazkena bitartean pneumonia atipikoaren kasu berriak agertuko ziren mundu osoan. Gobernuak lasai egoteko deia luzatu du, kasu bakan bat dela argudiatuz.
Singapur gaitzak gehien kaltetu zuen laugarren herrialdea izan zen, Txina, Hong Kong eta Taiwanenostean; orotara 33 lagun hil ziren eritasunaren ondorioz. Pneumonia atipikoak kaltetutako laguna 27 urtetako ikertzaile bat da, eta gaitza eragiten duen birusa ikertzen ziharduen Singapurreko Unibertsitatean. Kaltetutako pertsonarekin harremana zuten hogeita bost lagun koarentenan jarri dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu