eknologia lagungarri izan daiteke, baina ezingo du ordezkatu oinarrizko alfabetizazioa», adierazi zuen herenegun Carol Bellamy Unicefeko zuzendariak, Genevan, Informazioaren Gizarteari buruzko Goi Bileran. Iraultza barik bakoitzak bere erantzukizunen ardura hartu behar duela zehaztu zuen Bellamyk. Atzo Unicefek kaleratutako txosteneanjasotakoez ari zen Bellamy. Hona txosteneanjasotako zenbait herrialdetako egoera, puntuz puntu.
-ASIA EKIALDEA ETA PAZIfiKOKO HERRIAK: Han bizi dira neska eskolagabe asko, Unicefen txostenaren arabera. Noizbait eskolara joan eta utzi dutenei galdetuta, ostera, etxekoei laguntzeko lan egin beharra arrazoitu dute %87k, Unicefen arabera. Neskek eskola uzteko arrazoien artean, eskolanur edangarririk ez egotea eta saneamendurako banandutako lekurik ez egotea aipatzen ditu txostenak, besteak beste.
-SAHARAZ HEGOALDEKO AFRIKA: Saharaz hegoaldeko Afrikan haur guztiak eskolatzea sustatzeko programak sustatzea «nahietaezkoa» da, txostenaren arabera. Horren haritik, agiriak dio 2129 aurretik ez dela lortuko herrialde horietako haur guztiak eskolatzea. Aurrerapausoak egon diren arren egiteko asko dagoela dio dokumentuak. Lehen Hezkuntza bukatzen dutenak, esate baterako, gehiago dira, baina, %50 baino ez dira artean 2015ean %60 izango dira, Unicefen arabera. Burkina Fason, Burundin, Chaden, Etiopian, Ginean, Nigerren eta Somalian, baina, haurren %10 baino ez dira matrikulatzen. Eskolatze gastuak oztopo handia direla dio horren inguruan.Hiesa dela-eta umezurtz ugari dago herrialde horietan eta Unicefek dio haiek eskolatzea nahi bada eskolak doakoa izan behar duela ezinbestez. Hiesaren inguruko datuak ere jasotzen ditu dokumentuak. Hiesaren kontrako txertorik sortzen ez den artean gaitzari aurre hartzeko bide bakarra informazioa dela gogorarazi du Unicefek, eta eskolak berebiziko lana betetzen duela horretan.
-LATINOAMERIKA ETA KARIBEA: Haurren eskolatzearen arazoa sarri ezkutuan gelditzen den gaia dela salatu du Unicefek. Izan ere, matrikulazio tasak altuak dira Latinoamerikan eta Karibeko herrietan, herrialde industrializatutako tasen parekoak ia. Hala ere, ikasketak hasi eta bukatzen ez dituztenen kopurua hazten doala ohartarazi du txostenean. Latinoamerikan, genero bazterketa dela-eta, mutilei ikasteko aukera gehiago eskaintzen zaiela dio idatziak, baina ikasketak neskak aurretik uzten dituztela zehazten du. Hamar urte bete aurretik uzten dute eskola gehientsuenek.
-ekialde hurbila eta afrika iparraldea: Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean haurren %74k bukatzen ditu ikasketak. Hala ere, kopuru hori orain 12 urteko bera dela eta aintzat hartzea komeni dela nabarmendu du Unicefek. Eskolatzen diren neskak, berriz, gehiago dira azken hamabi urteotan. Marokon, esaterako, %44tik %82ra egin dute gora, azken bosturtekoan. Genero bazterketaren inguruko datu kezkagarri bat baino gehiago jaso ditu Unicefek txostenean, hala ere.Sudanen, haurren %15 baino ez dira eskolara joaten, eta horietatik laurdenak bakarrik dira neskak, Unicefek emandako datuen arabera. Bestalde, Sudanen eskolak ematen dituzten 8.000 irakasletik 560 bakarrik dira emakumezkoak, %7, beraz.
-asia hegoaldea: Saharaz hegoaldeko Afrikaren ostean, neska eskolagabe gehien ditu Asia hegoaldeak. Matrikulazio tasek gora egin dute, baina ,egun, haurren %74 baino ez dira Lehen Hezkuntzan matrikulatzen, eta horietako askok, gainera, ez dituzte bukatzen ikasketak. Adibidetzat hartu beharko liratekeen kasu batzuk ere badirela dio, hala ere, txostenak, eta Bangladeshekoa aipatzen du, tartean. Bangladeshen, ikasketez gain etxekoei laguntzeko lan egin behar izaten duten haurren eskolatzea bultzatzeko, eskola bereziak sortu zituzten 1997an. Egunean bi edo hiru orduko eskolak ematen dira haietan, «neskame ari diren nesken oinarrizko ikasketak ziurtatzeko». Ordutik, 1,2 milioi neskak izen eman dute eskola horietan.
Pobreziaren kontra, hezkuntza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu