HIESA

Probak egiteko eskatu diote GIB birusa gainditu duela dioen gazteari

AGENTZIAK - LONDRES
2005eko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko gazte batek, bitaminak hartuta, Giza Immuno-eskasiaren Birusa (GIB) gainditu duela zabaldu zuten igandean Londresko bi hedabidek. Hiesaren proban positibo eman zuen 25 urteko Andrew Stimpsonek 2002ko abuztuan, eta 14 hilabete geroago eginiko beste azterketa batean ez zuten GIBaren zantzurik aurkitu haren odolean. «Birusa kontrolatzen eta gorputzetik desagerrarazten duen lehen pertsona naiz», esan zuen igandean argitaraturiko elkarrizketa batean. Bi azterketen arteko denboraldian bitaminak baino ez zituela hartu esan zuen. Hiesaren kontrako borrokan dabiltzan taldeek azterketak egiteko eskatu diote Stimpsoni zer gertatu den argitzeko.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.