Pneumonia atipikoa

SARSaren sintomak dituen bigarren gaixo bat atzeman dutela diote Txinako Osasun agintariek

Txinako Kanton eskualdeko osasun agintariek baieztatu dutenez, berrogeialdian zegoen 20 urteko emakumezko bati SARSaren sintomak atzeman dizkiote. Orain dela hiru egun, 32 urteko kazetari bat Kantoneko erietxe nagusira eraman behar izan zutela baieztatu zuen Txinako Osasun Ministerioak, baina orduan gezurtatu egin zuten bigarren kasu bat egon zitekeenik. Emakumezko honek abenduaren 26an izan zituen sukarraren lehen sintomak, eta egin beharreko froga guztiak egin eta gero, lehen gaixoa zegoen erietxe berera eraman zuten. Neska gazte horrekin harreman zuzena izan duten 48 lagun berrogeialdian jarri dituzte, eta baita bestelako harremana izan duten beste 52 lagun ere. Osasun Ministerioak dioenez, SARS gaitzarekin kaltetutako kazetaria gaur aterako da erietxetik.

Berrian ere gaur egun gurutzegramek batute beren lekua.
2004ko urtarrilaren 8a
13:05
Entzun
OME Osasunerako Mundu Erakundeak dituen datuen arabera, 349 pertsona hil dira Txinan pneumonia atipikoak jota, eta beste 5.327 kaltetu zituen. Munduan, berriz, 814 pertsona hil dira gaixotasun horren ondorioz eta zortzi milatik gora lagunek jasan dute birusa.

Saiakerak mila izan badira ere, OMEk ez dio txerto egokirik aurkitu SARSari aurre egiteko. Birus honek arnas aparatuari eragiten dio batik bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.