Espainiako Pedro Duque astronautak, Michael Foale Erresuma Batukoak eta Errusiako Alexander Kalerik gidatutako Soyuz espaziontzia oztoporik gabe iritsi da Nazioarteko Espazio Estaziora. Bertan, hainbat esperimentu egiteko asmoa dute. Astronautak urriaren 28an hasiko dute itzulerarko bidaia.
Edward Lu AEB Ameriketako Estatu Batuetako astronauta eta Yuri Malenchenko errusiar kosmonautak lehendik estazioan zeuden bi astronautak egin zieten ongietorria hiru bisitariei. «Beti da pozgarria lagun berrien etorrera eta gure egoeran oraindik gehiago», esan zuen Luk.
ESPAZIOA
'Soyuz' espaziontzia Nazioarteko Espazio Estaziora iritsi da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu