Europako tenperaturaren batez bestekoak 2 eta 6,3 gradu bitartean egingo du gora mende baten buruan. Berotegi efektua sortzen duten gas kutsagarrien ondorioz gertatuko da hori. Hori dela eta, Europako Ingurumen Agentziak dio (EEA) kontinenteak tenperatura aldaketa horretara egokitu beharko duela. Europako Ingurumen Agentziak atzo argitaratutako txostenaren arabera, igoera horrek Europako glaziarrak desagertzea ekarriko du, baita euri jasak indartzea ere zenbait lekutan.
Azken mendean batez besteko tenperaturak0,95 gradu egin du gora. Europan munduan beste inon baino gehiago egin du gora tenperaturak. Izan ere, karbono dioxido maila beste inon baino altuagoa da Europan. Txostenaren arabera, Industri Iraultzak karbono dioxido maila igoarazi zuen, %34. Geroztik, azkeneko 50 urteetan, joera hori areagotu ere egin da.Tenperatura igoerak beste ondorio batzuk eragingo dituela ere ohartarazi du EEAk; muturreko baldintza klimatikoak sarriago gertatzea, esaterako . Halaber, muturreko baldintza klimatiko horien ondorio ekonomikoak geroz eta larriagoak izango direla gaineratu du.
KLIMA
Tenperaturak gora egin du Europan, «nabarmen»
Mende baten buruan batez bestekoak 2 eta 6,3 gradu artean egingo du gora, gas kutsagarrien isuriengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu