Urrats bat gehiago egin du Europan hegazti gripeak; Eskoziara iritsi da. Fifeko konderrian, Eskozia ekialdean, kutsatutako beltxarga bat hilik aurkitu zuten orain zortzi egun, eta H5N1 birusak Ãgaitzaren aldaerarik gaitzena da, eta gizakientzat arriskutsuenaà kutsatuta zegoela baieztatu zuten atzo osasun agintariek . Hegazti kutsatua agertu zen tokian, eta inguruetan, hiru kilometroko erradioan, kontrol neurri zorrotzak ezarri dituzte, birusari ateak ixten saiatzeko.
Beltxargak H5N1 birusa zuela baieztatzeko zegoen atzo goizean. Nolanahi ere, baieztapenaren susmoa bazuten Eskoziako osasun agintariek, eta haren berri izan orduko are kontrol neurri zorrotzagoak hartuko zituztela jakinarazi zuten. Baina lasaitasun mezua zabaldu nahi izan zuten, gizakiak gaitzarekin kutsatzeko arriskua oso txikia dela gogoraraziz. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak ere larritasun gehiegizkoak albora lagatzeko deia egin zuen: «Ez da gizakien artean kutsatzen den birusa. Hegaztiei egiten die eraso».Nolanahi ere, hegazti kutsatuaren abisua eman zuen herritarrak kexu egin zuen atzo hedabideen aurrean. Abisu eman zuenetik hegaztiaren bila joan ziren arte 12 ordu igaro zirela gaitzetsi zuen, eta telefono dei ugari egin behar izan zituela norbaitek egoeraz kargu hartzeko. Jaso zutenerako hegaztia usteltzen hasia zela esan dute, eta zati batzuetan janda zegoela.Erresuma Batuko administrazioak lehen aldiz egin beharko dio aurre hegazti gripeari. Lehen aldiz agertu da basa hegaztietan. Iazko urrian agertu zen gaitza, baina berrogeialdian zeuden hegazti batzuetan. Orain, gaitza kontrolpean hartzeko neurriak zorroztu egin beharko dituzte.
Alemaniako etxalde batean agertu da gaitza
Europako Batasunean etxaldeetan ere gaitzaren izan dituen bigarren herrialdea da Alemania asteazkenetik. Saxoniako Gizarte Gaietako ministroak Wermsdorfeko etxalde batean antzara, ahate eta oilasko kutsatuak agertu direla onartu behar izan zuen. Alemaniako etxalde gehienek galarazita dute hegaztiak libre haztea, itxita eduki behar dituzte; baina antza etxalde honetan antzarak noizean behin ateratzeko baimena zuten, eta horrelaxe sartu zaie gaitza etxaldera.Frantzia da etxaldeetan kasuak izan dituen beste herrialdea.
Urrats bat gehiago egin eta Eskozian da H5N1 birusa
Beltxarga bat hilda agertu zen lehengo astean, eta hegazti gripearen aldaera gaitzena zuela baieztatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu