GIZA KLONAZIOARI BURUZKO EZTABAIDA
Zer daklonazioterapeutikoa?
Zientzialari askok hainbat gaitzen sendabiderako funtsezko jotzen dute klonazioa. Klonazio terapeutikoak bost eguneko enbrioiak lortzea du helburu, handik zelula amak ateratzeko. Ondoren enbrioia suntsitzen da ez da izakirik sortuko. Zelula amak gaitzak sendatzeko baliatzen dituzte. Zientzialarien ustez, klonazio terapeutikoak gaixoari ezin hobeto moldatzen zaion ehuna lortzea ahalbidetzen du. Egun, transplante bat egiten zaion gaixoak organoa errefusatzea gerta daiteke, gorputzari arrotz zaiolako. Klonazio terapeutikoaz lortutako ehunek, baina, ez lukete arazo hori izango, gaixoarengandik erauzi zelulak direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu