Alex Txikon: «Une batzuetan sentitu nuen ez nuela gehiago borrokatu nahi»

  • Albistea entzun

Urtarrilaren 6an iritsi zen Alex Txikon (Lemoa, Bizkaia, 1981) Manasluko gailurrera (Nepal, Himalaia, 8.163 metro). Haren bigarren zortzimilakoa izan da neguko espedizio batean. 2016an, Nanga Parbat igo zuen (Pakistan, Karakorum, 8.125 metro).

Egun batzuk pasatu dira Manasluko gailurrera iristea lortu zenutenetik. Guztiz jabetzen zara zer lortu duzun?

Bai. Gutxinaka indarrak berritzen hasita nago, eta oso gustura gaude egindako lanarekin. Halere, sentsazio arraroak dauzkat. Nahiz eta azken urte hauetan guztietan gailur batzuk lortu ditugun, esaterako, Ama Dablam [Nepal, Himalaia, 6.812 metro] eta Pumori [Nepal, Himalaia, 7.161 metro] azken sei urteetan ez gara igo zortzimilako batera, eta orain ustekabean harrapatu gaitu. Inoiz ez ginen hain azkar igo, eta orain hutsune moduko bat gelditu zait. 

Iazkoaren ondoren, aurtengo gauzak argiago zenituen?

Ez, antzeko. Aurtengo ezberdintasuna zera izan da: laku baten ondoan, 3.700 metrora, beste oinarrizko kanpaleku bat jarri genuela. Abenduaren 23an iritsi ginen hara, eta 25ean jada iaz ezarritako kanpalekura iritsi ginen. 1.200 metroko desnibela dago bien artean, eta 26 minutuan jaitsi ginen pare bat alditan. Igo, aldiz, bi orduan egiten genuen. Iazko kanpalekura abenduaren 25ean iritsi ginenean, naturaren indarra ikusi genuen. Urrian izandako elur jausiaren ondorioz, dena apurtuta zegoen; kanpadendak elurpean zeuden; zabor ugari zegoen... Uste dut asmatu egin genuela bi kanpalekuak jarrita.

Nola egin zenuten egokitze prozesua?

Abenduaren 26an irten ginen. Lehen egunean, 80 metro soka ipini genuen lehen kanpalekura iristeko. ZamacloseKarga. handia eraman genuen, eta lehen kanpalekua 6.000 metrora jarri genuen. Gorago igo nahi genuen 27an, baina, Chepal Xerpa eta biok denda barruan geundela, bi aldiz eraman gintuen haizeak. Oraindik ez dakit nola gauden bizirik! Beste hiru alpinistekin batera sartu behar izan genuen ondoko dendan. Oso gau gogorra izan zen, eta behera jaistea erabaki genuen.

Egun batzuk atseden hartu ondoren, urtarrilaren 1ean Simone Mororekin plangintza egin genuen. Aipatu zigun eguraldi ona zetorrela 6rako, baina girora oso gutxi egokituta geunden. Altueran ibilita nintzen ia hilabetez, bai Makaluko trekkingcloseMendi ibilaldia egitea.ean, baita Everestekoan ere, baina 6.000 metro inguruan. Oso justu zen gailurrera igotzen saiatzeko, baina iruditu zitzaigun lehen aukera aprobetxatu behar genuela. Halaxe egin genuen.

«Chepal Xerpa eta biok denda barruan geundela, bi aldiz eraman gintuen haizeak. Oraindik ez dakit nola gauden bizirik! Beste hiru alpinistekin batera sartu behar izan genuen ondoko dendan».

Alex Txikon (alpinista) 

Asko pentsatu gabe abiatu zineten gora.

Urtarrilaren 3an, erabaki genuen gure kartak ahalik eta ondoen jokatzea. Urtarrilaren 4an denak abiatu ginen. Hiru orduan lehen kanpalekuan ginen. Konturatu nintzen lehengotik bigarrenerako bidean Moro jada atzean gelditzen hasia zela. Urdaileko arazoak zituela esaten zigun, eta jaistea erabaki zuen. Ez zuen bere burua aurrera joateko moduan ikusten. Gurekin etor zedin animatzen saiatu ginen, baina ez zuen gure erritmoa oztopatu nahi. Izugarrizko detailea izan zuen Morok! Bakarrik jaistea erabaki zuen, gainera. Oso eremu arriskutsuan zegoen. Izugarrizko eguraldia zetorrela esaten zigun behin eta berriz, eta baliatu egin behar genuela errepikatu zigun. Bete-betean asmatu zuen.

Oso gutxitan gertatu izan da lehen saiakeran gailurrera iristea.

Bai, oso-oso zaila da. Baldintza oso gogorretan ibili behar izan dugu. Bigarren kanpaleku horretara, nola hala iritsi ginen. Leku teknikoetan bakarrik jarri dugu soka. Oso leku arriskutsuak daude bidean, eta arrisku handiak hartu behar izan ditugu. Saiakera egunaren bezperan, ez genuen batere lorik egin, arrisku handiko leku batean ipini genuelako denda. Zero azpitik 35 gradu genituen, eta mugitze hutsa oso zaila zen. Eguzkiarekin batera irten ginen gailurrerantz. Iaz ez bezala, aurten ez dugu hainbeste elur topatu mendian, baina izotz gogor asko zegoen. Teknikoki, oso espedizio gogorra izan da. Neure burua askotan engainatu behar izan dut aurrera jarraitzeko.

Zurekin batera gailurrera iritsi ziren Tengen Xerpak, Pasang Nurbu Xerpak, Mingtemba Xerpak, Chepal Xerpak, Pamba Tasi Xerpak eta Gyalu Xerpak oxigenoa erabili zutela adierazi duzu egun hauetan.

Bai, ez daukat ezer ezkutatzeko. Nahiz eta denbora guztian ez duten erabili, gainean eraman dute. Halere, oxigenoarekin edo oxigenorik gabe, niretzat, balentria handiko igoera bat izan da. Aipatu didate Espainiako komunikabide batzuk gaizki esaka aritu direla, baina nik badakit askok horrela bakarrik hitz egiten dutela hala interesatzen zaielako. Ez diot buelta gehiagorik eman nahi.

Manaslu mendiko gailurra (8.163 metro), eta eskuinaldean Alex Txikonen espedizioa, banan-bana, bata bestearen atzetik. JACKSON GROVES

Gailurrean zer sentitu zenuen?

Ezer berezirik ez, baina beldur eta hotz handia! Ahalik eta azkarrena jaitsi nahi nuen handik! Muturreko igoera bat izan zen, eta oso zaila da deskribatzen zein baldintzatan ibili ginen. Oso irudi gutxi daude, eta ia argazkirik ez. Lainoa sartuko zen beldurrez nengoen, eta beldur handiarekin joan nintzen jaisten. Hiru egunetan oso-oso gutxi jan nuen, eta, aldiz, gehiago edatera ohitu naiz. Kantinplorak ere izoztu egin ziren, eta 7.900 metrora oso ahul sentitzen hasi nintzen. Hiru edo lau aldiz ere sentitu nuen ez nuela gehiago sufritu nahi. Berdin zitzaidan bertan gelditzea. Dena muturreraino eraman nuen sentsazioa izan nuen.

«Hiru edo lau aldiz ere sentitu nuen ez nuela gehiago sufritu nahi. Berdin zitzaidan bertan gelditzea. Dena muturreraino eraman nuen sentsazioa izan nuen».

Alex Txikon (alpinista)

Nondik atera zenituen indarrak jaisten jarraitzeko?

Une batean, Chepal Xerparen kantinploran burbuila bat ikusi nuen, eta kranpoiacloseAlpinismoan eta bereziki izotz eskaladan erabili ohi den metalezko segurtasun elementu bat. 
rekin hura zulatzea erabaki nuen. Handik edandako tragoek, bizitza salbatu zidaten! Ondoren, kafeinazko gel bat hartu nuen, eta horrela iritsi nintzen laugarren kanpalekura. Oso kontu handiarekin jaitsi behar izan nuen. Hirugarren kanpalekuan berriro ere indartu egin nintzen. Izotza urtu, eta gatz batzuekin litro bat ur edan nuen. Jaisten jarraitu genuen, baina halako batean Mingtemba Xerpa erori egin zen. Denbora batean dena amaitu zela pentsatu genuen, baina handik ordu laurdenera bizirik topatu genuen. Kolpez josia dago oraindik ere, baina bizitzak beste aukera bat eman diola errepikatzen du aldiz-aldizcloseInoizka, noizean behin.
. Mantso-mantso iritsi ginen oinarrizko kanpalekura. Hori bai, oinarrizko kanpalekura iristean hasten dira min guztiak.

Hamabi espedizio behar izan dituzu neguan Nanga Parbateko eta Manasluko gailurrera iristeko. Neguko espedizioak beste kontu bat dira?

Alde handia dago udatik negura. 2016an Nanga Parbatera igo ginenetik, ez gara beste inora igo. Baina denbora honetan ez gara hain txarrak izan, eta orain ez gara hain onak. Espedizio guztietan berdin arriskatu dut, baina, esaterako, iaz ez genuen 6.000 metrotik igarotzeko aukerarik izan. Aurten, guk ere ikusi dugu klima aldaketaren eragina. Geroz eta aldaketa arraroagoak ikusten dira mendian ere. Lehen, dena homogeneoagoa zen. Orain, aldiz, oso gorabeheratsua da.

«Guk ere ikusi dugu klima aldaketaren eragina. Geroz eta aldaketa arraroagoak ikusten dira mendian ere. Lehen, dena homogeneoagoa zen. Orain, aldiz, oso gorabeheratsua da».

Alex Txikon (alpinista)

Beti esan izan duzu neguko espedizioetan ezinbestekoa dela talde bat osatzea. Lehen aipatutako sei alpinistek aspaldi utzi zioten xerpak izateari.

Bai! Hauek, behintzat, aspaldi utzi zioten asto lanetan ibiltzeari. Ni ere haien alde borrokatzen nabil, babesleek haiei ere saritxo bat emateko. Denek aukera duin bat izan dezaten eskatzen diet denei, eta nire esku dagoen guztia egingo dut emandako laguntza itzultzeko. Baina, zoritxarrez, mendiko komunitatea ez dago oraindik prest gauza horietarako. Jende askok mespretxatu dituzte. Iritzi guztiak errespetatu behar dira, baina, ziur nago, gailurrean Simone Mororekin, Chris Stephenekin, edo Michael Johnsonekin egon izan banintz, beste oihartzun bat izango lukeela. Ez dakit oraindik jendeak zergatik idazten duen xerpakcloseNepalen bizi den herria. Himalaiara joaten diren espedizioetan laguntzaile aritu ohi dira xerpak. direla. Zergatik ez dituzte haien izenak idazten?

Alex Txikon (urdinez, erdian) eta taldekideak: Simon Moro, Tengen Xerpa, Pasang Nurbu Xerpa, Mingtemba Xerpa, Chepal Xerpa, Pamba Tasi Xerpa eta Gyalu Xerpa. ALEX TXIKON

Datorren neguan Everesten ikusiko zaitugu?

Gustura joango nintzateke. Arantza txiki bat gelditu zitzaidan. Neguan oso gustura sentitzen naiz, eta prestatuta nago horrelako erronka baterako. Baina psikologikoki eta ekonomikoki oso gogorra da horrelako espedizio bat prestatzea. Nahiz eta askotan 1 Formulako gidari batek baino pegatina gehiago eraman jantzian, gauzak ez dira diruditen bezala. Lan izugarria egin behar da mendira joan aurretik. Iruditzen zait ez duela merezi horrelako lanak hartzea, jasotzen dugunerako.

Jatorrizko artikuluak