- Balio etikoak
- Amatasuna
- Artea
- Berdintasuna
- Bertsolaritza
- Euskara
- Feminismoa
- Gazteak
- Genero diskriminazioa
- Giza eskubideak
Amatasunari eta ez-amatasunari buruzko diskurtso berriak
Euskal sortzaileak amatasun eredu hegemonikoa kolokan jartzen ari dira. Ikerketa batek agerian utzi du diskurtso berriak sortzen ari direla. BERRIAk zenbait diziplinatako hiru artistarekin hitz egin du.
Amatasunari eta ez-amatasunari buruzko diskurtso berriek gero eta toki handiagoa dute kultur ekoizpenean: literaturan, zineman, poesian, musikan, arte eszenikoetan, sare sozialetan... Diziplina guztietan egiten ari dira ama izateari edo ez izateari buruzko hausnarketakclosegogoetak. Horixe bera azaleratu du Emakunderen beka bat jaso duen ikerketa lan batek: Maternidades a debate en la producción cultural (Amatasunak ezbaian kultur ekoizpenean). Elixabete Imaz EHUko irakasle eta antropologoak zuzendu du ikerlana.
Lanaren ondorio nagusietako bat da amatasunari buruzko iruditeria hegemonikoa closenagusia, besteen gainetik nabarmentzen denapitzatzencloseapurtzen, zulatzen ari dela. «Ama sakrifikatua, beti goxoa eta etengabe emankorra» islatzen duen irudi horri uko egin, eta bestelako kontakizunak ari dira zabaltzen, esaterako, ama izatearen alde ilunak, errua, neke fisiko eta emozionala, dolua, antzutasunaclosearrazoi fisiologikoengatik ugaltzeko ezintasuna, aldi baterakoa nahiz iraunkorra edo ama ez izateko hautuacloseerabakia. Aldi berean, ikerketak nabarmendu du euskal sortzaileen belaunaldi oso bat, batez ere 30 eta 40 urte arteko emakumeak, beren bizipenak zuzenean eta gordinki ari dela kontatzen, eta badutela premia bat: amatasuna gai intimoa izan ondoren, auzi sozial eta politikoa bilakatzea.
Amatasunaz hitz egitea ez da sekula ariketa neutroa izan. Imazek dioenez, amatasunaren eredu bakarraren ideia «apurtu» egin da gizartean, ez baita inoiz errealitate bakarra izan, baina, bere hitzetan, «eredu hegemoniko» modura funtzionatu du, eta orain agerian geratu da amatasunak prozesu konplexu modura hartu behar direla.
60 kultur produktu
2018 eta 2024 bitartean Hego Euskal Herrian sortutako ia 60 kultur produktu aztertu ditu ikerketak, betiere, gai nagusitzat edo garrantzitsutzat amatasuna daukatenak. Diskurtso eta narrazio askok zalantzan jarri dute ama perfektuaren eredu normatiboaclosenormaltzat jotzen dena, eta amatasuna beste modu batzuetan bizitzeko edo ama ez izateko eskubidea defendatu dute.
Emakume sortzaile askok erditzeaz, haurdunaldiaz, edoskitzeazclosebularra ematea, beldurraz, erruaz, bakardadeaz aritu dira, eta, maiz, narrazio horiek gordintasunez eta ausardiaz kontatu dituzte. Ikerketak azaleratu du amatasuna bizipen konplexua, politizatua eta askotarikoa dela.
Gurasotasunaren inguruko kezka ere gero eta agerikoagoa dela sumatu dute ikerlariek: «Zer da guraso izatea? Zer ama izatea? Zer aita?». Eta hortxe ikusi dute gabezia bat: ia ez dago aitatasunari buruzko materialik, eta dagoena ez da gizonek sortua.
BERRIAk amatasunak eta ez-amatasunak modu batean edo bestean zeharkatu dituzten hiru sortzaileren lekukotzak jaso ditu erreportaje honetarako: Oihana Iguaran bertsolariarena, Birkite Alonso musikariarena eta Alaine Agirre idazlearena.
«Nire inguruan asko dira aita, baina askotan ez dakigu aita direnik ere».
Oihana Iguaranek (Villabona-Amasa, Gipuzkoa, 1991) ama izatea erabaki zuen, jakinda amatasunak bertsolaritzan jardutea zailduko ziola. Askok ohartarazi zioten saio mordoacloseasko, ugari galduko zituela. Gauza bera gertatu zitzaion txapelketekin ere, eta, denborarekin, onartu dio bere buruari zenbat eragin zion horrek: «Nahi nuen bezala iristea kosta egiten zitzaidan, fisikoki eta batez ere arreta mailan». Haren ustez zaintza lanek zailtzen dute emakume sortzaileen presentzia: ordutegiak, asteburuetako saioak...
Plazara iristean, galderetan desoreka nabaria dagoela dio bertsolariak: emakumeei bai, galdetu egiten zaie umearekin nola moldatuko diren; gizonei, aldiz, ia inoiz ez. «Nire inguruan asko dira aita, baina askotan ez dakigu aita direnik ere».
Iguaranek dio askotan nekezacloseastuna, zaila, nekagarria egiten zaiola amatasunari buruz ahots bakarrean kantatzea, eta horrek ere sortzen dizkiola kontraesanak. «Nire esperientzia pertsonala da, eta ezin dut unibertsalizatu. Gai hau lantzeko, hamar ahots behar dira». Horregatik bizi du maiz anbibalentziaclosezerbaiten aurrean bi jarrera, emozio edo jokaera desberdin izatea: goxo kantatuz gero, ez ote den amatasuna idealizatzen ari; eta, kontrara, amatasuna deseraikitzen badu, ez ote den iradokitzen ari seme-alabak ez dituela maite. «Kontraesan horretan egoten naiz, poliedrikotasun closealderdi asko dituenahori lantzeko tarterik gabe». Etorkizunean baldintzak hobeak izango direla uste du: «Sinistu nahiko nuke hemendik hamar urtera ama izatea erabakitzen dutenek baldintza hobeagoetan egingo dutela».
«Amatasunak ez zaitu baldintzatzen; denbora faltak baldintzatzen zaitu».
Birkite Alonso (Gasteiz, 1977) 2001ean hasi zen musikan, eta, handik bederatzi urtera, etenaldi bat egin behar izan zuen ama izan zelako. Argi du hautu bat baino gehiago, behartutako zerbait izan zela: «Amatasunak behartu ninduen uztera». Bi semeen jaiotzak musika bazterreanclosealbo batera uztera bultzatu zuen, eta baita emozionalki urruntzera ere: «Ezin nuenez gitarra hartu, amorruz utzi nuen. Eta esaten nion neure buruari: etorriko da berriro».
2016an gitarra hartu, eta barrutik sortzen hasi zen berriro; urtebete geroago eman zuen argitara bere lehen diskoa bakarlari gisa, Emen. «Liberazioa izan zen. Hasierara bueltatzea bezala izan zen eta arnasa eman zidan». Etxean izan zuen laguntza —bikotekidearena eta aitona-amonena— funtsezkoa izan zen musikari tartea eskaini ahal izateko: «Amatasunak ez zaitu baldintzatzen; denbora faltak baldintzatzen zaitu».
Musikariaren sormen prozesuan ere izan du islarik amatasunak. Bakarkako lehen diskoan, esaterako, sentimendu horiei bide eman zien Barrutik barrurantz abestian. Semeari idatzi zion, zaintza urteetako nekea eta maitasunaren arrakalak hizpide hartuta. Inertzia diskoan, berriz, amatasun sozialari heldu zion Begizuloetatik abestian, zaintza sistemaren prekaritatea closebaldintza eskasakikusgai eginez. «Kontatu nahi nuen gizarteak zein gaizki tratatzen gaituen zaintzaile garenok».
Ama diren emakumeak «ikusezin» bilakatzen direla salatzeko beharra izan zuela kontatu du: «Ama izan aurretik, askatasun esparru bat aldarrikatzen nuen emakume izateko, eta sexu objektua ez izateko, eta, bat-batean, umearen kotxearekin ibiltzen hasi, eta ikusezin bilakatu nintzen gizonen begietara. Kosifikatutaclosepertsona bat sexu desiraren objektu huts gisa ikustea eta halakotzat tratatzea izan ondoren, ikusezin bihurtu nintzen». Baina horrek ekarri zion, paradoxikoki, beste askatasun forma bat: gizonen begiradetatik libratzea. Eta esperientzia horretatik sortu zuen Leihoa abestia.
Euskal Herriko musika eszenan ama diren musikari profesional oso gutxi daude: «Nik ez dut ezagutzen ama den musikari profesionalik». Aita diren gizon musikariei dagokienez, berriz, bestelakoa izan da egoera orain arte. «Bazen garai bat non aita nortzuk ziren ere ez genekien. Aita musikaria etxetik desagertzen zen bere lehentasuna baxua, gitarra edo bateria zelako, eta bikote asko banandu egin dira horregatik». Orain, berriz, guraso diren gizon musikariek askoz ere kontzientzia handiagoa dute gurasotasunaz eta zaintzaz, Alonsoren ustez. «Nire taldean hiru gizon daude, eta denak dira aita; entseguak askotan bertan behera utzi behar izan ditugu umeak zaindu behar dituztelako».
«Oraindik oso urriak dira amatasun erreal, konplexu eta feministak irudikatzen dituzten lanak»
Alaine Agirrek (Bermeo, Bizkaia, 1990) amatasunaren gaiari buruz isildutako ertzcloseAlde, ikuspegi. horietako batzuk eraman ditu literaturara. Karena eleberrian fikzio bilakatu zituen amatasun askotarikoak eta ezkutuan geratzen diren doluak. Agirreren ustez, azken urteetan ez-amatasuna agertzen hasi da kultur ekoizpenean, baina oraindik izendatu gabeko eremu zabal bat dago jorratzeko: adibidez, amatu ezina, ama izan nahi baina ezin izatearen esperientzia.
Agirreren iritziz, «gizarte antzutasuna» ere existitzen da: sare faltagatik, bakardadearen ondorioz, baldintza ekonomiko prekarioengatik, indarkeria matxistarengatik, osasun arazoengatik edo bestelako egoera sozialengatik ama ezin izatea. Ez da asko aipatzen, baina hor ere bada, bere ustez, isildutako min handi bat. «Oraindik ere oso urriak dira amatasun erreal, konplexu eta feministak irudikatzen dituzten lanak. Askotan esaten digute asko daudela, baina ez da egia». Hutsune hori ere feminismoaren sektore batzuetan sumatu duela dio, eta aitortu du horrek «bereziki min» egiten diola.
Karena eleberria argitara eman zuenean irakurle askoren esker ona jaso zuela kontatu du. Liburuak lagundu egin zien ingurukoekin aipatzen ez zutenari izena jartzen, edo lagunarteetan kontatzen zailak ziren sentimenduak adierazten. «Askok esan didate ingurukoek ez dutela bizi zuten minaren berri, eta liburuak lagundu egin ziela. Beste batzuek lagunen artean banatu dute. Kate horretan nire ekarpena egin izana pozgarria da».
Jatorrizko artikuluak
-
Kultur ekoizpena (ez-)amatasunen erpinei begira
Edurne Begiristain |
|