Etxebizitza funts bat, alokairua sustatzeko

  • 458 hitz
00:00 /

Eusko Jaurlaritzak Etxebizitzen Gizarte Funtsa aurkeztu du aste honetan. Helburua du 10 urtean 10.000 etxebizitza berri egitea eta alokairu eskuragarrian eskaintzea urtean 25.000 eta 65.000 euro artean irabazten dituzten maizterrei. 

Euskal SoziometroarencloseGizarteak dituen kezken berri jasotzeko, aldiro Eusko Jaurlaritzak egiten dituen iritzi inkestak. arabera, etxebizitzaren arazoa da gizartean kezka gehien sortzen duena. Gero eta gehiago dira etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunak dituzten herritarrak, eta hori iristen ari da eztabaida politikora ere. Berriki Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen egitasmo bat, Etxebizitzen Gizarte Funtsa, hartu dute hizpide Berriketan-en atal honetan. Iker Tubia aurkezleak eta Paulo Ostolaza BERRIAko kazetariak aletu dituzte proiektu horren nondik norakoak. Horrez gain, Berriak erreportaje honetan landu du gaia, hainbat adituren iritzia jasota.

Proiektu honen bidez, alokairuan eskaintzeko 10.000 etxebizitza eraiki nahi ditu Eusko Jaurlaritzak, inbertitzaile pribatuen laguntzarekin, eta kudeaketa haien esku utzita. Azken finean, alokairua eskaini nahi diete urtean 25.000 euro eta 65.000 euro artean irabazten dituztenei. Hau da, etxebizitza sozial batcloseAlokairua edo salmenta prezioa mugatuta daukaten jabetza publikoko etxebizitzak. eskuratzeko gehiegi baina merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko gutxiegi irabazten dutenei.

Gizarte funts bat

2027an hasi nahi dute eraikitzen proiektu honetako etxebizitzak, 9 udalerritan. Oinarrizko funtzionamendua izango da hau: Jaurlaritzak eraikitzeko lurzorua jarriko du, eta 75 urteko lagapencloseJabetza lagatzen zaio beste bati, aldi baterako. bat emango dio inbertitzaile pribatuari. Horren bidez, lagapen kontratuan baldintzatu ahal izango du bezeroari jarriko zaizkion baldintzak. Aliantza publiko-pribatucloseErakunde publiko baten eta enpresa edo entitate pribatu baten arteko aliantza bat.  gisa funtzionatuko du funtsak. Jaurlaritzak inbertsioaren %25-30 inguru jarriko du, eta gainerakoa eragile pribatuak. Jakinarazi dutenez, erakarri nahi dituzten inbertitzaileen artean leudeke banku fundazioakcloseIrabazi asmorik gabeko entitatea, bere kapital sozialaren zati esanguratsu bat banku edo kutxa batean daukana. eta pentsio pribatuen erakundeak.

Lagapen kontratuan, besteak beste, alokairu prezioen baremazioa ezarriko du Jaurlaritzak, planaren arabera. Bi taldetan banatu dituzte bezeroak: 25.000 eta 35.000 euro arteko soldata dutenak, batetik; eta 35.000 eta 65.000 euro artekoa dutenak, bestetik. Etxebizitzaren tamainaren arabera ordaindu beharko dute alokairua, lehen taldekoek 467 eta 767 euro artean; eta, bigarren taldekoek, 500 eta 822 euro artean. Besteak beste, nahi dute alokairua ez izatea maizterraren errentaren %35 baino gehiago.

Etxebiden izena eman beharko da funts horretako etxebizitzak alokatzeko, baina horretarako arazo bat dago: gaur egun, Etxebiden izena emanda egoteko gehienez 46.500 euroko irabaziak izan behar dira, eta kasu honetan 65.000 euroko errenta dutenengana ere iritsi nahi dute.

Arriskuak

Zer esan handia eman ohi dute etxebizitza putre funtsekcloseEtxebizitzak, ordaindu gabeko hipotekak edo lurzorua oso prezio apaletan erosten dituzten inbertsio funts espekulatiboak dira; erosi ostean, haiek askoz ere prezio garestiagoetan saltzen dituztenak., besteak beste, baliabide gutxi dituzten familiak etxegabetzeko prozedurak hasten dituztenean. Kasu honetan, ea haietako bat bihurtzeko arriskua izan ote dezakeen da planteatzen denetako bat, kontrol publikoa ez baita erabatekoa kudeaketaren gainean. Printzipioz, lagapen kontratuan ezarrita geratuko da ezin direla etxebizitza horiek erabili espekulatzekoclosePrezio batean erosi eta handik denbora batera askoz ere garestiago saltzeko egiten den operazio bat., baina kontratua bukatzean, arriskua egon daiteke Jaurlaritzak etxeak saltzeko, dirua behar duelako edo. Argitu ez duten beste kontu bat da ea zer gertatuko litzatekeen maizterrak alokairua ordaindu ezin duenean edo diru sarrerarik gabe geratzen denean.

Jatorrizko artikuluak