Etxebizitza Gizarte Funtsa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Alokairuan «neurrizko prezioan» jartzeko 10.000 etxebizitza eraiki nahi ditu Eusko Jaurlaritzak zortzi urtean, eta horretarako «aliantza publiko-pribatuan» oinarritutako funts bat sortuko du. Etxebizitza horiek 25.000 eta 65.000 euro arteko soldatak dituztenentzat izanen dira. Paulo Ostolaza BERRIAko etxebizitza gaien arduradunak eman dizkigu funtsari buruzko xehetasunak.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



