Iruñeko Volkswageneko fabrikan ibilgailu bat egiten dute berrogeita hamabost segundoan behin

Nafarroako Landabenen lau modelo ekoitziko dituzte plataforma bakarrean; konbustio motorreko bi modelo eta bateria elektrikoko beste bi. Fabrika gutxik egin dezakete hori.

Auto bat, eta beste bat, eta beste bat... Berrogeita hamabost segundoan behin ibilgailu bat ateratzen da muntatze katetik. Nafarroako Volkswageneko Landabengo egoitzan 1.438 ibilgailu ekoizten dira, eta horietatik 350 dira elektrikoak. Egunotan ongietorria eman diote garai berri bati: ID Cross modelo elektrikoa aurkeztu dute. Fabrikaren 60 urteko ibilbidean, mugarri historikoa da; izan ere, segidan eta nahasirik, plataforma bakar batean lau modelo ekoizten dituzte: konbustio motorreko closegasolina, gasolioa eta halako erregaiak errez sortzen den energia eraldatu eta mugimendu bihurtzen duen motorrabi modelo —VW Taigo eta T Cross— eta bateria elektrikoko beste bi —Skoda Epiq eta VW ID Cross—. Munduan oso fabrika gutxik egin dezakete hori.

ID Cross modelo elektrikoak guztien begirada bereganatu du. Grisa zela bazirudien ere, nori berdea da —alga mota bat da nori—. Kanpoaldean, VW markaren hizkiak argi gorriz nabarmendu dira. Barruan, gida kontroletako pantailak ordenagailu baten tankera du. Ikusgarria da.

Txinako auto ekoizleak kontinentean lur hartzen ari dira, eta lehiacloselehiakortasuna, konpetentzia bizia dago elektrikoen eta hibridoen esparrua nork bereganatuko. Ez da jakina oraindik merkatuak zer erritmo hartuko duen, ezta beharrak nolakoak izango diren ere, baina ondorengo urteetan funtsezkoa izan daiteke bezeroen eskarietara egokitzeko malgutasuna edukitzea. 

Fabrika, barrutik

Miguel Angel Grijalbak azaldu die muntatze katearen funtzionamendua kazetariei. Auto batek zazpi ordu inguru behar izaten ditu katetik guztiz muntatuta ateratzeko. Lerro berean, aldi berean eta nahasirik egiten dira ezaugarri erabat desberdineko ibilgailuak. Plataforma bakarra, bi marka —VW eta Skoda—, eta lau modelo diferente. Hara hor malgutasuna.

Beste ezaugarri nagusia ekoizpen abiadura da. Eguerdia da, eta pantaila handi batek adierazten du goizeko txanda hasi denetik 289 auto egin direla. Beste 54,6 segundo igaro dira, Skoda Epiq elektriko batek lerroa utzi du, eta atzetik errekuntza motorreko Taigo Cross bat doa. Pantailako datua aldatu, eta 290 agertu da. Horrela, etenik gabe, egunero hiru txandetan. Grijalbaren esanetan, abiadura horretan aritzeko, ekoizpen lerroan guztiak ongi olioztatuta egon behar du, akatsik egin gabe.

Pieza ugari

Ibilgailuen zati ugari Nafarroako hornitzaile parkeakcloselantegi multzoa banatzen dizkie: bateria elektrikoak eta errekuntzako motorrentzako bateriak, ateak, bestelako egiturak... «Pieza ugariko osotasun bat ekoizten digute, baina guretzat haietako bakoitza osagai bakarra da». Muntatzearen zailtasun nagusietako bat da auto bakoitzak berea duela. «Guztia aurrez zehaztuta dago, eta automatikoki egiten da; langileak ez du aukeratu behar», azaldu du. 

Beste zailtasunetako bat da muntatze katean batera egiten dituztela errekuntza motorreko ibilgailuak eta bateria elektrikoko modeloak. Bakoitzaren azpiko egitura oso diferentea da, baina, gaur egun, langileak biak muntatzeko gai dira. «Urte eta erdi eman dugu entrenamendu gisa prototipocloseprobatzeko egiten den modeloa elektrikoak ekoizten, jendea trebatu zedin». 

Beste zertzeladaclosexehetasuna, ñabardura bitxi bat azaldu du Grijalbak. Nafarroako VWek ekoitzitako auto guztiak Alemaniako VW markari saltzen dizkio: «Gu berez gara errentagarri; baina zenbat eta gehiago ekoitzi, orduan eta errentagarriagoak gara, eta enplegu gehiago eta aberastasun handiagoa sortzen dugu». Funtsezkoa da ekoizpen kostuak beheratzea, eta plataforma bakarraren sistemak, hain justu, hori egiteko modua eman die.