- Ekonomia-Ekintzailetza
- Geografia-Historia
- Kultura zientifikoa
- Afrika
- Energia
- Eskubide sozialak
- Giza eskubideak
- Globalizazioa
- Ingurumena
- Nazioartea
Sakelakoetako bateriak egiteko erabiltzen diren mineralen atzean dagoen zorigaitza
Kongoko Errepublika Demokratikoan daude munduko kobalto eta koltan erreserba nagusiak. Sakelakoak egiteko erabiltzen dira mineral horiek, baina meategietan ehunka lagun hil dira.
Koltana eta kobaltoa funtsezkoakcloseezinbestekoak, beharrezkoak dira armagintza industriarako, baita aparatu elektronikoak ekoizteko ere; esaterako, bateriak egiteko. Mineral horien atzean, baina, zorigaiztoclosetragedia, drama handi bat dago. Kongoko Errepublika Demokratikoan bi milioi pertsona inguruk egiten dute lan meategietan, mineral horiek eskuz ateratzen, artisau gisa, baldintza kaskarretan, eta oso maizcloseaskotan gertatzen dira istripuak. Joan den asteartean luizi closelur jausiabatek 200 meatzari harrapatu zituen herrialdearen ekialdeko meategi batean; urtarrilaren 28an, berriz, eremu bereko beste meategi batean, 400 pertsona baino gehiago hil ziren.
Kongon daude munduko kobalto eta koltan erreserbarik handienak, baina mineralen esportazioakcloselehengai bat beste herrialde batera eramatea ez die mesederikcloseonura egin hango biztanleei: «Herritarrentzat ez dago onurarik: argindar eskasia dute, etxebizitzak eta errepideak ez daude ondo, hezkuntza sistema ere ez... Eta, bitartean, milaka milioi dolar irteten dira kamioietan eta trenetan». Maurice Carney Friends of the Congo erakundeko zuzendariak eman du horren berri: «Meategi horietako batzuen sakonean egona naiz, eta erortzeko arrisku handia dute».
«Meategi horietako batzuen sakonean egona naiz, eta erortzeko arrisku handia dute».
Artisau meatzaritzak berezkoa du arriskua, baina sarri herritarrek ez dute beste biderik bizirik irauteko. Horren atzean zer dagoen argitu nahi izan du Carneyk: «Kontua da sistema kapitalista closeekonomian zentratutako sistema; ondasun pribatuak aldarrikatzen dituherrialdea ustiatzen ari dela. Bereziki meatzaritza industrialaren bidez erauzten dituzte mineralak. Baina herritarrek ez dituzte jasotzen industria horren onurak. Eta artisau meatzaritza dute, nolabait, diru sarrerak lortzeko aukera bakanetakoa».
Carneyren esanetan, meatzaritzak eragin suntsigarriaclosesuntsitzaile izan du ingurumenean: «Rubaya bezalako artisau meategia lehen oihana zen, baina soilduclosezuhaitzak moztu eta gero sortzen den eremua egin dute». Ingurune horietako oreka ekologikoa ere aldarazi dute: «Meatzaritza industrialaren eraginez sortutako hautsak, esaterako, nekazariei kalte egiten die elikagaiak ekoizteko orduan, eta ibaietako ura kutsatu».
Carneyrentzat, gobernua bera da egoera horren erantzule nagusia: «Kanpoko enpresei ateak ireki, haiei legeak betearazi ez, eta herriari mesede egiten ez dioten akordioak sinatzen dituzte». Beste estatu batzuek hartutako neurriak jarri ditu praktika onen adibide gisa. Txile eta Indonesia aipatu ditu. «Txile munduko kobre ekoizle nagusia da, eta meatzaritza enpresa nazional bat du». Indonesia, bestalde, nikel ekoizle nagusietako bat da. Eta azken urteetan hainbat lege egin ditu mineral horren eta beste batzuen esportazioa debekatzeko.
Siddharth Karak (Knoxville, AEBak, 1974) hainbat bidaia egin ditu Kongoko Errepublika Demokratikora, kobaltoaren meatzaritzaren inguruan ikertzeko. Kobalto gorria liburua idatzi du, eta, haren ustez, altxor horrek ondorio latzak ditu: «Zuk, nik eta beste jende askok ezin dugu 24 orduz funtzionatu kobaltorik gabe, mineral hori gure bateria kargagarri guztietan baitago. Oraintxe bertan kobaltoa oso baliotsua da, funtsezko lehengaia baita gaur egungo bateria kargagarri gehienetan. Edozein sakelakok, edozein ordenagailu eramangarrik, eta batez ere auto elektrikoek kobalto kantitate erraldoia behar du».
«Umeek egunean euro bat baino gutxiago irabazten dute, eta helduek, bat edo bi, eta zorteko badira, hiru euro».
Meatzetan ari diren langileen baldintza umiliagarriez eta arriskutsuez ere aritu da ikerlaria: «Teknologia enpresek eta auto elektrikoen enpresek esaten dute euren horniduracloseprodukzio katean giza eskubideak errespetatzen direla, baina bertara joatean konturatzen zara esaten dutena fikzioa dela. Umeek egunean euro bat baino gutxiago irabazten dute, eta helduek, bat edo bi, eta zorteko badira, hiru euro. Kobaltoa toxikoa da ukitzeko eta arnasteko, eta umeak bertan ibiltzen dira; amek bizkarrean dituzte lotuak haurrak».
Meatzaritzak ingurumenean sortzen duen kalteez ere ohartarazi du Karak: «Meatzaritza probintzietara zoazenean, apokalipsiclosehondamendia adierazteko erabiltzen den irudi figuratiboa batean sartzea bezala da. Imajinatu zure hiritik landa eremura joatea, eta ikustea zuhaitz guztiak moztu dituztela, belar guztia joana dela, eta dena zikinkeria eta zuloak direla. Airea marroia da, begiek erre egiten dute, eta metal azidoen zaporea nabaritu dezakezu ahoan. Errekek apar zuria dute ertzetan».
Jatorrizko artikuluak
-
Ezegonkortasunaren azpian, sostengu ahuleko meategiak
Aitor Garmendia Etxeberria |
|
-
Siddharth Kara: «Meatzaritza probintzietara zoazenean, apokalipsi batean sartzea bezala da»
Iñaut Matauko Rada |
|