- Balio etikoak
- Ekonomia-Ekintzailetza
- Geografia-Historia
- Afrika
- Arrazakeria
- Eskubide sozialak
- Giza eskubideak
- Memoria historikoa
- Nazioartea
- Zientzia Politikoak
Esklaboen salerosketa izan da gizateriaren aurka inoiz eginiko krimenik larriena
Nazio Batuen Erakundeak aurten adierazi du esklaboen salerosketa dela gizateriaren aurka inoiz eginiko krimenik larriena. Oliver Barker Vormawo abokatuaren ustez, urrats historikoa izan da aitorpena.
Esklabotza pertsona bat norbaiten jabetzapean edukitzea da, gauza bat balitz bezala. Esklaboak erosi eta saldu egiten dira. Esklaboak ez dauka askatasunik, ezta eskubiderik ere. Jabeak nahi duena egin dezake esklaboarekin; gehienetan, lanerako erabiltzen dira, lansaririk ordaindu gabe, eta oso egoera txarretan. Bada, gutxienez 12,5 milioi esklabo egon zen munduan garai batean. XVI. mendetik XIX. mendera iraun zuen esklabotzak, hau da, 300 urtez, eta aurten horren larritasuna aitortu du NBE Nazio Batuen Erakundeak. Batzar Nagusiak martxoan adierazi zuen Atlantikoaz gaindiko esklabo salerosketa izan dela «gizateriaren aurkako inoizko krimenik larriena».
Munduko leku askotan eta garai askotan izan dira esklaboak. Euskal Herrian ere esklaboen presentzia XVI. mendearen hasieratik ezaguna da; batez ere musulmanak eta beltzak ziren. Gehienak hiriburuetan zeuden: Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, baina 30 herri inguruetako jauregi eta maiorazko etxeetan ere mantentzen zituzten, Donibane Lohizunen, Ziburun, Markinan, Lekeition... Prestigio soziala closepertsona, talde, lanbide edo erakunde bati gizarteak ematen dion aitorpena, begirunea edota miresmena eta ospeaematen zuen etxean zerbitzari beltzak edo mulatoak izateak, eta kasu asko dokumentatuta daude. Hainbat komentu eta abade etxetan ere esklaboak zituzten.
Mauritania izan zen esklabotza ofizialki indargabetu zuen azken herrialdea, 1981ean. Gaur egun, esklabotasuna mundu osoan dago debekatuta, baina, zoritxarrez, oraindik ere existitzen da leku batzuetan. Gutxi gorabehera 50 milioi pertsona daude egun mundu osoan esklabotza modernoaren menpe. Esklabotza modernoaren forma ohikoena pertsonekin trafikatzea da, baina badira baldintza oso kaskarretan lan egiten dutenak ere.
Urrats garrantzitsua
NBEk egindako aitorpenaren harira, esan beharra dago aurrekari garrantzitsu bat ezarri duela memoria historikoari dagokionez. Oliver Barker Vormawor abokatuarentzat (Akuse, Ghana, 1986), urrats garrantzitsua izan da: «Izendapen hori hizkuntzaren erabilera hutsa baino gehiago da; esklabotzaren historia eta bizipenak behar bezala aitortzea da. Hizkuntza tresna indartsua da eragindako mina eta sufrimendua aitortzeko. Nazioarteko zuzenbideak gizateriaren aurkako krimentzat hartu izan du esklabotza , baina ez zuen orain arte inoiz guztiz aitortua esklaboen salerosketak mundua nola eraldatu zuen, ez haren luzapena, ezta eskala ere».
Iraganeko bidegabekeria hori nola erreparatu da orain kontua. Abokatuaren hitzetan, batzuetan memoria eta gertatukoaren aitortza da garrantzitsuena; beste batzuetan, berriz, kostu ekonomikoak ordaintzea, baina haratago ere joan da: «Kolonialismoa proiektu humanitario bat izan zela sinetsarazi da. Hori aldatzeko modua egin behar dugu. Niretzat, hori da erreparazioaren proiekturik handiena orain».
«Esklabotzak milioika pertsonaren bizitza baldintzatu zuen, eta ez zuen soilik sufrimendu izugarria eragin; gaur egungo ordena globala eraldatu zuen»
Erronka, orain, erreparaziorako agenda bat eratzea da. «Kapitalaclosedirua, aberastasuna eta boterea, neurri handi batean, Iparralde Globaleancloseherrialde aberats, industrializatu eta ekonomikoki garatuek osatzen duten talde geoekonomiko eta politikoa daude oraindik, eta horrek zaildu egiten du justizia globalaren aldeko urratsak egitea», salatu du abokatuak. Bitxia da, alde horretatik, Mendebaldeko herrialdeak bozketan abstenitu izana. Mendebaldeko herrialdeek kritikatu egin dute ebazpena, besteak beste, «gizateriaren aurkako krimenik larrientzat» jotzeak hierarkia closezenbait elementu mailaz sailkatzen dituen egiturabat sor dezakeelakoan nazioarteko krimenen artean. Barkerrek, baina, ez dauka zalantzarik: «Ez dago Atlantikoan zeharreko esklabotzak eragindako tragedia gainditu duen gertakizunik. Ez tamainan, ez sufrimenduan, ezta ondorioetan ere. Esklabotzak milioika pertsonaren bizitza baldintzatu zuen, eta ez zuen soilik sufrimendu izugarria eragin; gaur egungo ordena globala eraldatu zuen. Munduko herrialde askoren historia bera ezin da ulertu pasarte hau kontuan hartu gabe».
|