«Baxurako arrantzako patroi izan nahi dut; curriculum asko bidali ditut, baina ez dut lanik lortu»

Izar De la Hozek baxurako patroi izan nahi du. Orain hiru urte atera zuen horretarako baimena, baina oraindik ez du lanik topatu. Arrantza «gizonen mundua» dela dio.

Izar de la Hoz (Getaria, Gipuzkoa, 1999) itsasotik gertu egon da beti, gurasoen belaontzia izan baitu etxe eta eskola. Bi hilabete besterik ez zituela egin zuen lehen itsas zeharkaldia, eta bizitza horretara ohituta, bederatzi urte eman zituen itsasoan bizitzen. Patroi izatea izan du beti amets, eta ahaleginak eta bi egin ditu hura bete zedin, baina oztopoekin egin du topo; izan ere, hiru urte dira titulu hori atera zuela, eta ez du patroi gisa aritzerik izan. Anaiak, aldiz, ikasketak amaitu eta berehala lortu zuen lana. Uste du emakume izateak baduela zerikusirik.

Zer lotura duzu itsasoarekin?

Oso estua. Aita arrantza munduko familia batetik dator, eta nire Bakioko aitite ere, amaren aita, merkataritzako ontzidiko kapitaina zen. Ni jaiotzerako belaontzi txiki bat zuten nire gurasoek, eta irteera laburrak egiten genituen. Kamaroteancloseontzietan lo egiteko dauden gelak jartzen ninduten, ahal zuten moduan, hamar mila kuxinez inguratuta eta manta askorekin bilduta. Handitu ahala, gurasoek ikusi zuten anaia txikia eta biok pixkanaka-pixkanaka ohitzen ari ginela itsasoko bizitza horretara, eta parkera eramateko eskatu beharrean itsasora eramateko eskatzen genuela. Belaontzi handi bat erosi zuten azkenean, eta han jarri ginen bizitzen. Nik 6 bat urte izango nituen.  

Bederatzi bat urte egin zenituzten itsasoan, ezta?

Bai. Gurasoak ausartu ziren apustu hori egitera, hipotekacloseetxe bat erosteko bankuan eskatzen den mailegua; gero interesekin ordaintzen da, etxea eta garajea utzita. Mallorcara (Herrialde Katalanak) joan ginen aurrena, probatzeko. «Emango dugu beste pauso bat eta joango gara Kanarietara?», pentsatu zuten gurasoek, eta horixe egin genuen. Kanarietan Europatik eta Mediterraneotik datozen ontzi asko elkartzen dira. 

Zertarako?

Atlantikoa zeharkatzeko. 

Eta zuek gurutzatu al zenuten?

Bai; familia asko zeuden, gu bezala, pauso hori eman zutenak. Hamazazpi bat eguneko trabesia eginda iritsi ginen Fernando de Noroñara, Brasilera. Bost urte pasatu genituen Hego Amerikan eta Kariben. 

Anaiak eta zuk eskolak jasotzen zenituzten?

Bai. Gurasoek baimena eskatu zuten urrutiko hezkuntzacloseeskolara joan gabe egiten den hezkuntza; normalean etxetik jaso genezan, baina hezkuntza mota horrek Espainia barruan soilik balio zuen, handik kanpo, ez. Kontua da nire ama irakaslea zela, eta horregatik onartu ziguten klaseak amak ematea. Baldintza bakarra jarri ziguten: udaro itzuli behar ginen, anaiak eta biok bost orduko azterketa bat egin behar genuelako, ikasten ari ginela ziurtatzeko. Zegokigun mailan jarraitzen bagenuen, baimena ematen ziguten hurrengo urtean hala ikasten jarraitzeko. 

Eta ez bazenuten ikasturtea gainditzen?

Akabo gure abentura.

Patroi izateko ikasi duzue anaiak eta biok...

Biok ontzi mekanikariak gara, eta patroi izateko ere ikasi dugu. Aldi berean bukatu genituen ikasketak. Hiru bat urte dira titulua atera nuela, eta oraindik ez dut lanik lortu. 

Eta anaiak?

Anaiak bai, ikasketak bukatu eta segituan lortu zuen lana arrantzontzi batean. Inpotentziaclosezerbait egin ezin denean sortzen den emozioa edo ezinegona handia ematen dit horrenbeste saiatu eta ez lortzeak.

Emakumea izateak badauka zerikusirik horretan?

Noski. Arrantza beti izan da gizonen mundua, eta, gauzak aldatzen ari badira ere, oraindik ez dira erabat aldatu. Nik baxurako arrantzakoclosekostaldetik gertu egiten den arrantza; normalean ontzi txikietan patroi izan nahi dut; curriculum asko bidali, eta ez dut lanik lortu. Izan dut aukeraren bat lau-bost hilabete Madagaskarren edo Ekuadorren pasatzen dituzten arrantzontzietan, baina nik ez dut hori nahi. Nik, ahal bada, sustraietatik gertu egon nahi dut. Nirekin ikasi duten guztiak etxean geratzen badira, zergatik joan behar dut nik horren urrutira? Hemen dauzkat familia, bikotekidea eta lagunak. «Igual ez dut honetarako balio», pentsatzen nuen. «Igual ez da niretzat, igual, igual, igual...». Frustraziocloseporrot egin izanaren sentimendua handia eragiten dit horrek, eta antsietateacloseegonezina, larritasuna, urduritasuna, kezka ere bai, azaleko arazoak izateraino, baina horrek ez du esan nahi amore closeerrenditueman dudanik. Nire ametsa bete nahi dut, eta hori lortzeko borrokatu behar badut, borrokatuko naiz. 

Jatorrizko artikuluak