Olinpiar Joko biribilak euskal kirolarientzat

  • Albistea entzun

BERRIAko berriemaile berezi Ainara Arratibelek eta Jakes Goikoetxeak balorazioa egin dute udan Tokion jokatu diren Olinpiar Jokoen inguruan, Tokiotik bertatik, jokoetako azken egunean. Euskal kirolarien parte hartze handia nabarmendu dute, baita Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi izana ere. 

Bertatik bertara eman dute Tokioko Olinpiar Jokoen berri Ainara Arratibel eta Jakes Goikoetxea BERRIAko kazetariek. Munduko kirolarien artean, Simone Biles gimnastaren izena nabarmendu dute; ez lortu dituen dominengatik, baizik eta buru osasuna zaintzeagatik hartu dituen erabakiengatik eta egin dituen adierazpenengatik.

Euskal kirolarien artean, berriz, Maialen Chorrautek lortutako zilarrezko domina azpimarratu dute. Izan ere, Olinpiar Jokoetan garaipen zerrendarik onena duen euskal kirolaria bilakatu da, Tokion zilarra lortuta; Londresen brontzea eta Rio de Janeiron urrea lortu zituen aurrez. Era berean, 31 euskal kirolari Jokoetarako sailkatu izana kontuan hartzekoa dela iritzi diote, eta kirolari gazteen parte hartzea ere goraipatu dute. Besteak beste, Asier Martinezena. 

Koronabirusak baldintzatu ditu Tokioko Jokoak, pandemiarengatik urtebete atzeratu eta ikuslerik gabe egin baitira.

Jatorrizko artikuluak