Pantailak

Maider Galardi F. Agirre |

ETB1 On kateak marrazki bizidunak eta haurrentzako saioak emango ditu; ETB3k utzi zuen hutsunea beteko du, euskarazko edukiak bermatuz. Maider Galardi horren garrantziaz aritu da.

ETB3 katea berriz martxan jarriko ez den arren, bere tokia hartu duen kanalak, ETB1 On kateak, egunean hamabi orduz emango ditu umeentzako marrazki bizidunak eta saioak. Apirilaren 13an hasiko da ETB1 On haurrentzako eskaintza hori egiten, eta, modu horretan, ETB3k utzi zuen hutsunea beteko du. EITBk martxoaren 16an jakinarazi zuen handik bi egunera ETB3 eta ETB4 kateen tokia ETB1 On eta ETB2 On kateek hartuko zutela, baina horrek hainbat talde euskaltzaleren erreakzioa closezerbaiten aurrean ematen den erantzunaeragin zuen, kasurako,closeadibidez, esaterako Aldatu Gidoia eta Pantailak Euskaraz taldeenak

Herritar askorengan kezka eta ezinegonacloseegonezina, haserrea ere sortu zuen ETB3 katearen haurrentzako eskaintza eteteakclosebertan behera uztea. Horren erakusgarri, Pantailak Euskaraz taldeak abiatu zuen ETB3 ez itxi! kanpainak 30.000 sinadura jaso zituen bi astean. Martxoaren 30ean, bestalde, ETB3 ixteko erabakian atzera egiteko eskatu zioten hainbat eragilek EITBriApirilaren 1ean, EITBko zuzendaritzak eta euskalgintzako zenbait  taldek bilera bat egin zuten. EITBk berak deitutako bilera zen, eta han jakinarazi zien ETB3 katearen emisioa etetea atzeraezina zela, baina, hala ere, euskalgintzaren eskaerei erantzunez, haurrentzako euskarazko edukiak ETB1 On katearen bitartez bermatzeko closegarantizatuprest agertu zen.

Maider Galardi F. Agirre kazetariak auzi honen inguruan aritu da Larrepetit sailean astero idazten duen bere iritzi artikuluan. Haurra zenean euskarazko edukiak jasotzea izan duen garrantziaz egin du hausnarketa, eta, bide batez, helduei ohitura hori izateko proposamena luzatu die. Hona hemen bere zutabea: 

Gutxi pizten dut nik jada telebista. Batzuetan, afalostean ikusten dut zerbait, baina, batez ere, piztekotan, streaming plataformetancloseInternet bidez edukiak eskaintzen dituzten plataformak zerbait jartzeko izaten da, baina ez da beti horrela izan. Lehen hamarrak telebista aurrean eta barruan pasatu nituen. Barruan, helduentzako programen tripetan egiten zutelako gurasoek lan: Goenkale-n, Sorginen laratza-n… eta MiramoneracloseEITBren Donostiako egoitza igotzen ginelako maizcloseaskotan. Aurrean, gurasoek uzten zigutenean bakarrik: Sinchan eta Doraemon ikusteko gehienbat. Inoiz ez goizetan eta arratsaldeko zazpien aurretik. Beti inbidiatan lagunek Hartz Txiki edo Maite Kuttuna ikusten zutelako, edo Sakura: kartak zakura. Eguerdiren batean aitona-amonen etxean bageunden, Burdin Aho eta Berebiziko espioiak ikusi genitzakeen, eta koxkorxeagoetanclosepixka bat handitzerakoan, arratsaldeetan Betizu-ra deitzen uzten ziguten, lehiaketan parte hartu eta zorte apur batekin BT Taldearen azken diskoa lortzeko. Ahizpa eta biok telefonoaren alde batean egoten ginen, eta pantailaren beste aldean, berriz, Oker eta Iban Garate edo Nerea Alias kulunpioanclosezabu, leria. Platoaren beste izkinan, kamera sorbaldan, aita; ziur erdi barrez erdi madarikaziokaclosebiraoren bat botatzen aitona-amonek berriro telebista ikusten utzi zigutelako.

Nire adinkide diren guraso hasiberriek errieta egingo didate pantailekin oroitzapen ona dudala esateagatik, baina benetan opa diet haien haurrei nik izan dudan euskarazko entretenimendua edukitzea. Iaz, herriko jai alternatiboek hauspotuta, euskarazko marrazki bizidunez mozorrotu ginen dozenaka kuadrilla. Nire ahizpa eta biok Oker eta Nereaz jantzi ginen, helduagoak Songokuz eta Vegetaz, gazteagoak Katutxakurrez. Iruditeria konpartitua garrantzitsua da helduaroan ere. Horregatik, nire adinkideei opa diet denbora eta konpromisoa hartzea guretzat ere ekoizten diren euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eta eduki sortzaileak segitzeko. Euskara ez dadin oraindik izan zakur eta umeentzako hizkuntza bakarrik.

Jatorrizko artikuluak