«Badaude bertsolari onak, oso onak, baina Xalbador jeniala zen; erabateko bertsolaria»

  • 308 hitz

Xalbador bertsolariaren heriotzaren 50. urtemugan, haren legatuaz mintzatu dira hainbat senide eta lagun. 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txistuetatik haratagoko irudia osatu dute.

«Zuek ezpazerate kontentu/ errua ez daukat, ez, nik/ txistuak jo dituzute, bainan/ maite zaituztet oraindik!». Fernando Aire Etxart Xalbador bertsolariak bertso horiek bota zituen 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian. Bertso horiek edonork oroitclosegogoratu ditzake, eta, denborarekin, haren iruditeria closenorbait edo zerbaiten inguruan dugun iritzi edo irudi multzoabertso horien inguruan eraiki da. Txistuak jaso zituela, eta bere omenaldi egunean hil zela, 1976ko azaroaren 7an, Urepelen (Baxenabarre); bi gertakizun horien harira osatu da haren inguruko mitoa, baina, bertsolaria askoz ere gehiago zen.

Urepeleko bertsolariaren heriotzaren 50. urteurrenaz baliaturik, Eneko Bidegain, Xole Aire, Xabier Amuriza eta Jean Louis Hariñordoki Laka-rekin aritu gara bertsolariaren argazki ahalik eta osoena marrazteko xedez.

Xalbadorrez «irudi partzial bat» bakarrik zabaldu izana kritikatu dute haren biloba Bidegainek eta Airek. Bidegain: «Xalbadorrez gelditu zaigu 1967ko txapelketan txistu jo ziotela eta bere omenaldi egunean hil zela. Eta bertzalde, apez mundutik hurbil direnek haren giristinotasunaclosekristautasuna azpimarratzen dute». Aire: «Nik aitatxi ez dut ezagutu, eta amatxi izan da aitatxi biziarazi digun pertsona. Hori biziki garrantzitsua zait, amatxi ezinbertzekoa izan delako transmisioan». Airek 3 urte eta Bidegainek urtebete zuten aitatxi hil zitzaielarik. 

Bertsolaria eta laboraria

Bien erranetan, aitatxi ez zen «hain» fededunaclosefedea duena, eta aitatxiren ondareaz «bertze gauza frankocloseasko, ugari» atxikiclosegorde dituzte. Herriari eta hizkuntzari zion atxikimendu «ikaragarria» eta horrek ekarri zion «kontzientzia politikoa» nabarmendu dute. Bidegain: «Garai hartan ez zuen hitz horiekin kontzeptualizatucloseideia abstraktu bati esanahi bat ematea, baina biziki ohartua zen frantsesaren eta euskararen arteko zapalkuntza egoeraz, adibidez». Airek gaineratu du Euskal Herriaren nazio izaeraz ohartua zela, eta hori transmititu zuela plazaz plaza. «Arrunt goizik» izan zuen Euskal Herriaren kontzientzia; alde horretatik, Euskal Herriari «anitzcloseasko, ugari» ekarri dio.

Xalbador goizik erretiratu zen eskolatik. Bidegainen ustez, frantsesaren inposaketa ezin jasanez joan zen eskolatik, eta berehalaxe laborari closenekazarilanetan hasi. «Aitatxi laboraria zen; Mixel —Xalbadorren semea— zen artzaina», azpimarratu du Airek: «Xalbadorren heriotzean kantaren Urepeleko artzaina» izendapen «mitifikatua» dela kontatu du.

Etxean zituen baldintza eta ondarea ukanik hasi zen bertsotan plazaz plaza. Xalbadorren amatxi Maria ditxolariacloseerantzun eta irteera burutsuak, normalean errimatuak, dituen pertsona zen, «sekulako afizioa eta talentua» zuen kanturako, eta hark transmititu zion hitzekin jolasteko grinacloseirrika, gogoa, pasioa. Hiztegi «aberatsa» kontrabandoari esker ukan closeizanharremanen bidez ere garatu zuen. Manera horretan, hainbat ibarretako jendea elkarrekin gurutzatzen zen, eta inguruko herrietako hiztegia «nahi gabean-edo» barneratu zuela dio Airek. Eta oroz gainetik, «izugarri» maite zuen leitzeacloseirakurtzea eta irratia aditzeacloseentzutea.

'Odolaren mintzoa'

Xabier Amurizak Usurbilen (Gipuzkoa) gai emaile zela ezagutu zuen Xalbador. «Kontalari ona» zela oroitu du, baina, horrez gain, «erabateko» bertsolaritzat dauka. «Badaude bertsolari onak, oso onak, baina Xalbador jeniala zen; erabateko bertsolaria».

Amurizak bertsolariaren «erratekocloseesateko manerakclosemoduak» eta ideiei forma emateko era nabarmendu ditu. Hiztegi «oso aberatsa» zuela erran du: «Eskolatu gabeko bertsolarien artean, hots, bertsolaritza klasikoan, edonor ez zen gai Xalbadorrek egiten zuena egiteko». Hain justu, 1967ko txapelketako bertsoak aipagai izan ditu, eta txistuak jaso eta Uztapiderekin josi zituen hamabortz bertsoak «zoragarriak» izan zirela dio. «Publikoak txistu jo zuen Lazkao Txiki bezalako bat espero zutelako Uztapiderekin aritzeko buruz burukoan, eta ez Xalbador. Nire ustez, txistuen ondotik Xalbador ahuldu ordez indartu egin zen, eta ondotik bota zituen bertsoak erabatekoak eta jenialak ziren».

Ez dute txistuek bakarrik bihurtu Xalbador erreferentziazkoa. Jean Louis Hariñordoki Laka-k «atzo balitz bezala» oroitzen du Xalbador hil zen eguna. Bertsolariak idatzitako erreferentziazko liburuaz ere mintzatu da. Odolaren mintzoa bertsolaritzan murgiltzeko erreferentziarik «baliosenaclosebaliotsuena» izan zaio. Gidaliburutzat dauka 1976ko obra, eta handik ikasi zuten bertsotan irudiak eraikitzen eta hiztegia aberasten. «Teknikaren aldetik ez genekien deus; Baigorrin ehun bat jende bildu ginen elkartu ginen behin, eta Xalbadorren liburua oinarri harturik egin genuen neurtitzari closeolerkigintzan eta bertsolaritzan metrika bati jarraitzen dion hitz lerroa edo bertso lerroaburuzko saio bat». «Erdarakadarikcloseeuskaraz mintzatzean beste hizkuntza bateko esaldiak hitzez hitz itzultzean egiten den akatsa da, hots, euskarazko barbarismoa ez genuen sartu nahi garai hartan, eta bertsotan ari ginen guhaurenclosegu geu burua anitz aldiz zigortuz frantsesezko hitzik ez sartzeko», gehitu du Lakak.

Gainera, etxeko euskaran ez zekizkien «hitz aberats anitz» ikasi zituela azpimarratu du, eta Xalbadorren hiztegi «ezin aberatsagoaren» jatorria bertze nonbait kokatu. «Emile Larre hizkuntzalari zenak erran zidan urepeldarrek biziki euskara aberatsa zutela, eta Xalbador horien arteko lore bat zela».

Jatorrizko artikuluak