Euskara
Hide Dohino: «Hizkuntza guztiak dira zailak; interesa da gakoa»
Bi urte besterik ez du behar izan Hide Dohinok (Yokohama, Japonia, 1994) euskara ikasteko. Historialaria da, eta Gipuzkoako historia ari da ikertzen. Horretarako, Yokohamatik Oñatira (Gipuzkoa) egin zuen salto; bertan baitago Gipuzkoako Artxibo Historikoa. Bertsozaletu ere egin da.
Agur, Pello
Pello Zabala fraide frantziskotarra, idazlea, musikazalea, euskaltzalea eta eguraldi iragarlea hil zen otsailaren 1ean. 78 urte zituen.
Arantzazun egin zen fraide; han ikasi zuen eguraldiari begiratzen, eta handik aritu zen irrati esatari Euskadi Irratian. Zabalak naturari begiratzeko zuen modua nabarmendu du Onintza Enbeitak iritzi artikulu honetan.
Brebeta eta baxoa osoki euskaraz egitea ukatu diete
Frantziako Hezkuntza Ministerioak baxoan irakasgai batzuk euskaraz pasatzeko aukera aipatu zuen abenduko zirkularrean. Bordeleko errektoreak, ordea, ez du horrekin bat egin. Jasotako erantzuna salatzeko, 1.500 lagunetik gora bildu ziren Baionan.
Animaliak
Andoni Egaña bertsolariak Igeldoko (Gipuzkoa) Arrano Etxea hartu du hizpide zutabe honetan, hainbat urtez hainbat animaliari aterpea eman dien tokia ixtera doazela eta. Animalia horiek erdarazko egungo telebistan daukaten sona dela-eta, kezka du euskaldunon artean zabaltzen ari den iruditeriari buruz.
Txillardegi, herriarekin konprometitutako intelektuala
2022ko urtarrilaren 14an bete dira hamar urte Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil zela. Idazlea, hizkuntzalaria, pentsalaria, politikaria eta, beste ezeren gainetik, bere herriarekin konprometitutako intelektuala izan zen.
'Txikitero', 'ibuprofeno' eta 'biziraun', Euskaltzaindiak onartu berri dituen hitzen artean
Erdu Durangora
Itxi ditu ateak 56. Durangoko Azokak. Iazko etenaldiaren ondotik, azoka presentziala egitea lortu dute aurten. Kirmen Uribe idazleak azokako zenbait ekitalditan hartu du parte. Azokan ez ezik euskal kulturan ere murgiltzeko eta hura babesteko deia egin zuen 'New Yorkeko munduak' bere podcastean.
Euskaldunik zoriontsuena
Xabier Amuriza bertsolariak, Bernart Etxeparek 1545ean idatzitako 'Linguae Vasconum Primitiae' euskara batura ekarri, eta egungo errima eta neurrietara moldatu du, 'Etxepare. Jalgi hadi batura' liburuan.
Iban Thikoipe: «Urteetan, biziki konplikatua izan da Hegoaldean sartzea»
Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasle batek baino gehiagok ikasketak Hego Euskal Herrian segitzea erabakitzen du urtero, baina ez da biderik errazena: traba administratibo andana gainditu behar izaten dute. Baionako Bernat Etxepare lizeoak entseguak daramatza bere ikasleei bidea errazteko, Iban Thikoipe zuzendariak azaldu duenez (Gabadi, Nafarroa Beherea, 1985).