Sare sozialak

Tiktok, algoritmoen bidez 'komunikatzen'
Hamar gaztetik lauk nahiago dute bilaketak Tiktok aplikazioan egin Google erako bilatzaileetan baino. Aldatu egin da paradigma. Informazioa eta aisialdia bateratzeak eragina dauka norberaren eta munduaren ikuskeran.

Kai Nakaik milioi batetik gora ikustaldi lortu ditu Shakiraren kantuaren euskarazko bertsio bat eginda
Abeslari gasteiztarrak ez du kantaren bertsio osoa egin, baizik eta Tiktok sare sozialerako lagin bat. «Nire helburua ez da abesti osoak egitea, baizik eta erakustea zelan entzuten den holako abesti famatu bat euskaraz», azaldu du.

Haizea entzuten jakin
New Yorkeko gazteen artean modan jarri den jokaera bati buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea, sakelako adimendunik ez edukitzeko modari buruz. Pantailen menpekotasunari izkin egiteko beharra sentitzen omen dute gazteek, eta harreman errealagoak edukitzeko nahia.

Afaltzeko orduan Internetik ez, gazte!
NUPeko hiru ikaslek Zaindari aplikazioa sortu dute, gurasoek jakin dezaten nola erabiltzen duten seme-alabek Internet. Etxeko routerrean egiten du aplikazioak kontrola, eta etxeko wifi sarea erabiltzen dutenen parametroak kontrolatu ahal dira.

Uemako herrietan, lau ikasletik hiruk gaztelaniaz ikusi dute azkenekoz telesail bat
9 eta 17 urte bitarteko herritarren kontsumoa ikertu dute, ia 11.600 inkesta eginda. Hauek dira ondorioetako batzuk: Lehen Hezkuntzako ikasleetan, gaztelerazko marrazki bizidunen Clan kateak ETB3k halako bi ikus-entzule ditu, eta Netflix ‘streaming’ plataforma bi aldiz gehiago kontsumitzen da gehien ikusten diren plataformetako hurrengoa baino.

Sare sozialen onurez eta kalteez
Gizarte hiperkonektatua, menpekotasuna... ajeak ikusten dizkiete sare sozialei Nerea Aranburuk eta Maddi Kintanak; ordea, uste dute badutela eraldaketarako potentziala, talde proiektuak sortzekoa. Eurak dira eredu: 'Kabala' podcasta aurkezten du Kintanak, eta umorezko bideoak egiten ditu Aranburuk.

Agurrak, etenak eta nerabeak
Nerabeentzako euskarazko kalitatezko eskaintzarik ez dagoela eta, kezka agertu du Leire Narbaiza euskara irakasleak 'Gipuzkoako Hitza'-n argitara emandako iritzi zutabe honetan. Horren ondorioz askok euskara gaitasuna galtzen dutela dio.

Euskarazko memeak sortzeko plataforma bat egin dute
'Memeka.eus' proiektua memeak egin eta zabaltzeko plataforma bat da, nerabeek euskara «modu ludikoan» erabil dezaten, «euren sentimenduak adierazteko, egoera bat azaltzeko edo, besterik gabe, lagunekin dibertitzeko».

Ukraina eta desinformazioa
Ukrainatik itzuli ostean, Hibai Arbide Aza kazetariak kezkaz ikusten ditu han dabiltzan kazetarien kronikei buruz zenbait jendek plazaratutako zalantzak. Haren ustez, «mundu guztia gezurretan» ari dela esateak despolitizatu egiten du egoera. «Hain zuzen ere, desinformazioaren helburua horixe da: despolitizatzea».