IKT

Tibalt Alberdi: «Gehienbat Twitchen nabil»

Tibalt Alberdi: «Gehienbat Twitchen nabil»

Badok euskal musikaren atariaren 'Dunbala' podcastean, Tibalt Alberdi elkarrizketatu dute. Gitarra euskaraz eduki sortzailea da Twitchen eta Youtuben, eta bere proiektuaren berri eman du. Urteko lanik gogokoenen zerrenden harira, iazko zenbait kanta ere izan dituzte hizpide podcastean.

Orereta ikastolako ikasleak, kazetari

Orereta ikastolako ikasleak, kazetari

'Egunkaria'-ren itxiera, BERRIAren sorrera eta herri mugimenduak landu dituzte Errenteriako Orereta ikastolan, Kilometroetako ekintzen barruan. Zortzi orriko egunkari bat osatu dute: 'Egun oro'.

Tiktok, algoritmoen bidez 'komunikatzen'

Tiktok, algoritmoen bidez 'komunikatzen'

Hamar gaztetik lauk nahiago dute bilaketak Tiktok aplikazioan egin Google erako bilatzaileetan baino. Aldatu egin da paradigma. Informazioa eta aisialdia bateratzeak eragina dauka norberaren eta munduaren ikuskeran.

Algoritmoen 'kazetaritza'

Algoritmoen 'kazetaritza'

2023an adimen artifiziala komunikabideetan txertatuko dela esan diote adituek Harvard Unibertsitatearen Nieman Lab kazetaritza laborategiari. Zenbaitek ChatGPT erabiliz eman dute erantzuna, eta agerian utzi dute GPT-3 adimen artifizialeko tresnaren balioa.

Haizea entzuten jakin

Haizea entzuten jakin

New Yorkeko gazteen artean modan jarri den jokaera bati buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea, sakelako adimendunik ez edukitzeko modari buruz. Pantailen menpekotasunari izkin egiteko beharra sentitzen omen dute gazteek, eta harreman errealagoak edukitzeko nahia.

Afaltzeko orduan Internetik ez, gazte!

Afaltzeko orduan Internetik ez, gazte!

NUPeko hiru ikaslek Zaindari aplikazioa sortu dute, gurasoek jakin dezaten nola erabiltzen duten seme-alabek Internet. Etxeko routerrean egiten du aplikazioak kontrola, eta etxeko wifi sarea erabiltzen dutenen parametroak kontrolatu ahal dira.

Ahotsa euskarari

Ahotsa euskarari

Euskadi Irratiak duela 40 urte egin zuen lehen emisioa: 1982ko azaroaren 23an. Euskarari egindako ekarpena eta euskaldunek irrati «duin» bat izan zezaten egindako apustua aldarrikatu dituzte hasiera hartan eta gerora urte luzez bertan aritutakoek.

Zenbat kanpaina beharko dira?

Zenbat kanpaina beharko dira?

Basurtuko ospitalean haur jaioberri bat bahitua izan da, eta Arantxa Iraola kazetariak horren analisia egin du. Haren esanetan, halako portaerak ezingo dira inoiz guztiz saihestu, «baina osasun sistema publiko ahul batekin arriskua handiagoa izango da beti». Gertaera horren harira gizartean zabaldu diren mezuei buruz ere egin du gogoeta.

Uemako herrietan, lau ikasletik hiruk gaztelaniaz ikusi dute azkenekoz telesail bat

Uemako herrietan, lau ikasletik hiruk gaztelaniaz ikusi dute azkenekoz telesail bat

9 eta 17 urte bitarteko herritarren kontsumoa ikertu dute, ia 11.600 inkesta eginda. Hauek dira ondorioetako batzuk: Lehen Hezkuntzako ikasleetan, gaztelerazko marrazki bizidunen Clan kateak ETB3k halako bi ikus-entzule ditu, eta Netflix ‘streaming’ plataforma bi aldiz gehiago kontsumitzen da gehien ikusten diren plataformetako hurrengoa baino.