IKT
Adi sakelakoekin! Zenbat eta pantaila gehiago, orduan eta arreta txikiagoa
Adituek ohartarazi dute pantailak gehiegi erabiltzeak adingabeen arreta ahultzen duela. Sare sozialak modu osasungarri eta kontzientean erabili behar direla diote.
Azterketen gardentasuna kontrolatzeko neurri berrien premia
Adimen artifizialak ematen dituen aukerak azterketetan amarruak egiteko erabil daitezkeenez, aurtengo selektibitatean frekuentzia detektagailuak erabiltzeko erabakia hartu dute. Horrek sorrarazi dio gogoeta hau Jon Muñoz irakasleari. Haren iritziz, proba horretan ez ezik, gainerako beste batzuetan ere jarri beharko lirateke indarrean antzeko neurriak.
Prest dago sare sozialetako mezu arrazistak detektatzeko tresna
Xenometer izena dauka sare sozialetako mezu xenofoboak identifikatzen dituen tresnak. Nazioarteko ikerketa talde batek garatu du adimen artifiziala baliatzen duen proiektua.
Pantailak
ETB1 On kateak marrazki bizidunak eta haurrentzako saioak emango ditu; ETB3k utzi zuen hutsunea beteko du, euskarazko edukiak bermatuz. Maider Galardi horren garrantziaz aritu da.
Meta eta Google zigortu dituzte, sare sozialen bidez adikzioa sortu eta haurrak arriskuan jartzeagatik
Kaliforniako epaitegi batek erruduntzat jo ditu Meta eta Google, gazte bat sare sozialen mendeko bihurtu eta haren buru osasunari kalte egiteagatik. Nerabeak bere buruaz beste egin zuen, eta haren familiak jo zuen enpresa teknologiko erraldoien aurka. Epaileak arrazoia eman dio.
Emakumeak, hedabideetan ere gutxiengoa
Emakumeak hedabideetan gutxiengoa direla ondorioztatu dute EHUko zenbait ikertzailek egindako azterketan. Euskal Herriko hedabideetan mundukoetan baino apur bat gehiago ageri dira andreak, baina parekidetasunetik urrun da egoera, edonola ere.
«Gazteek streaming plataformetan ikusten dituzten edukien %1 da bakarrik euskaraz»
Urtzi Urkizu kazetariak streaming plataformen mundua aztertu eta saiakera liburu bat idatzi du: 'Streaming aroa'. Algoritmoez ere mintzatu da: «Netflixek asko daki guri buruz».
Komunikazio onaren oinarria: testuingurua ulertzea
Komunikazioak izandako bilakaeraz eta komunikazio agentzien lan egiteko moduaz arituko dira Ta Puntuk antolatutako jardunaldi batean. Marka bat zabaltzeko komunikazio arrakastatsua lortzeko «kontakizun koherente bat» sortu behar dela azaldu du Odriozolak.