Matematika
Uzuri Albizu Mallea: «Matematikaren pribilegio posizioa auzitan jarri behar da»
Generoak matematika ikasgeletan zer forma hartzen dituen aztertu du Uzuri Albizu Malleak (Munitibar, Bizkaia, 1989) Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuak bere doktore tesian. Azaldu duenez, neskak 6 urterekin hasten dira beren adimen gaitasuna gutxiesten: «Ikasia da».
Espainiako hauteskundeak: Sanchezi ondo atera zaio apustua
PPk irabazi ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, baina ezingo du gobernatu ez bakarrik, ez Voxekin batera. PSOEk Euskal Herriko eta Kataluniako independentistak konbentzitu beharko ditu Moncloan segitzeko.
Datuek frogatzen dute zonifikazioak galgatu duela euskararen garapena Nafarroan
Euskaldunen kopurua gutxi handitu da 2011tik, euskararen ezagutzari buruz Nafarroako
Estatistika Institutuak egin duen ikerketa berri baten arabera. Ondorioztatu dute jaioterriak baldintzatzen duela errealitate
linguistikoa. Izan ere, muga administratiboek mugatuta dago euskararen egoera.
Euskaldunen proportzioa apaldu eta apaldu ari da Ipar Euskal Herrian
VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 51.500 euskaldun dira, hau da, herritarren %20,1. Egoera kezkagarria dela aitortu du Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak, eta erran du hizkuntza politika «indartsuago» bat beharko litzatekeela.
Euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude egun. 1991tik, 16 eta 24 urtekoen artean %25etik %75era igo da euskaldun kopurua. Biztanleen %21,9k erabiltzen dute egun euskara erdara bezainbeste edo gehiago. Eremu euskaldunetan behera egin du erabilerak.
Euskararen ezagutzak goranzko bilakaerari eutsi dio Nafarroan
Nafarren laurdenek dute euskararen ezagueraren bat, eta %12k erabiltzen dute euskara egunerokoan. Euskara sustatzearen aldeko jarrerak, ordea, behera egin du. VII. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak dira.
Baionak 50.000 biztanleren langa gainditu du
Biztanle hazkuntza ez da orokorra izan Ipar Euskal Herriko kostaldean; Ziburuk 600 herritar galdu ditu sei urtean. Barnealdean, berriz, Donibane Garazin ez da mugimendu askorik egon, baina Maulek 269 biztanle galdu zituen 2008tik 2019ra.
Euskararen erabilera atzeraka ari da, nabarmen, udalerri euskaldunetan
Eremu euskaldunenetan izan dira galerarik handienak, bai erabileran eta bai lehen hizkuntza euskara dutenen zenbatekoan, Uemak aztertu duenez. Ezagutzan berriz, eten egin da azken urteotako beherakada.
Munduko biztanleriak 8.000 milioi pertsonaren langa gainditu du
Populazioa Indian ari da handitzen gehien; 2030erako, Txina gaindituko du. Munduko biztanleriak gora eta gora egingo du aurrerantzean ere, baina, datozen hamarkadetan jaiotza tasa apal mantentzen bada, nabarmen murriztu liteke munduko biztanleria XXI. mendearen bigarren erdian.