Realak Espainiako Bigarren A Mailako igoera postuetan segituko du, gaur hiru puntuak irabazi dituelako Anoeta estadioan: 1-0 hartu du mendean Recreativo Huelva.
Antoine Griezmannek (Frantzia, 1991) sartu du gola, 76. minutuan. Berriro jokalari erabakigarria izan da, beraz. Denboraldiko laugarren gola du, eta hura da Realeko golegile nagusia, Imanol Agirretxerekin batera.
1-0ekoaren aurretik bi taldeek izan dituzte aukera onak, baina zutoinek eta langak geratu dituzte erremateak.
Reala 1. Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella; Xabi Prieto, Rivas (Bergara, 60m), Aranburu, Griezmann; Nsue (Sergio, 65m); Agirretxe (Bueno, 75m).
Recreativo Huelva 0. Guaita; Raul Camara, Bouzon, Troest, Peña (Corcoles, 56m); Javi Fuego (Barrales, 82m), Emilio Sanchez, Carmona, Pablo Sanchez (Jesus Vazquez, 63m), Tornavaca; Colunga.
14.000 ikusle izan dira Anoetan.
futbola
1-0 irabazi du Realak
Griezmannek sartu du Recreativoren aurkako partidako gola, 76. minutuan. Denboraldiko laugarren gola egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu