Futbola

11 lagun atxilotu dituzte Sestao futbol klubaren bi jarraitzaile jo dituztelakoan

2008ko urtarrilaren 14a
15:39
Entzun
Sestao futbol klubaren bi jarraitzaile ustez jo egin zituztela-eta, Ertzaintzak 11 lagun atxilotu zituen atzo, Barakaldo-Sestao Espainiako Bigarren B Mailako partidaren ondoren. Atxilotu haietatik zortzi agin gabekoak dira. Bi jarraitzaile haiek erietxera eraman behar izan zituzten.

Ustezko erasoa partidaren ostean gertatu zen, Ertzaintzak dioenez, Lasesarre futbol zelaitik kilometro batera, Sestaon (2-0 bukatu zen partida,. Barakaldoren alde).

Biktimek poliziei esan dienez, beisboleko tramankuluekin eta beste objektu batzuekin jo zituzten, eta buruan izan dituzte zauriak.

Txabarri kalean agin gabeko zortzi lagun atzeman zituen Ertzaintzak (15 eta 17 urte artekoak dira), eta handik gertu beste hirurak.

11 lagunak aske utzi zituzten ertzain-etxetik pasatu ondotik, eta epaileak noiz deituko daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.