TXIRRINDULARITZA. FLANDESKO TOURRA

17 horma eta mamu bat: Tom Boonen

Igandean korrituko da Flandesko Tourra, 258 kilometro eta harbide aldapen klasiko handia

Andoni Urbistondo.
2006ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Milan-San Remo izan zen lehen monumentua. Etzi korrituko da bigarrena, Flandesko Tourra, De Ronde Vlaanderen. Belgikarren eta flandestarren urteko hitzordu garrantzitsuena da eta probako 258 kilometroetan dozenaka mila dira errepide bazterrean elkartzen diren zaleak, batez ere klasikoko bigarren erdian dauden 17 muur edo horma tenteetan.

Europa iparraldeko zaldien erakusleihoa da Flandes. Erresistentzia handiko txirrindulari sendoek, indartsuek, irabazten dute normalean, Flandesko harbidedun aldapa tenteak ondo gainditzen dituzten txirrindulariek. Tom Boonen da jarduneko garailea eta bigarrenez errenkadan garaipena lortzeko faboritoa ere bai: «Ondo nago eta garaipena lortzeko moduan ikusten dut neure burua. Ez itzazue harrokeria moduan hartu adierazpen horiek, sentitzen ditudan moduan botatzen ditut, natural», esan zuen atzo, La Panneko hiru egunetako azken etapa ez korritzea erabaki ondoren.11 garaipen daramatza aurten Boonenek eta zeharo otzanduta ditu aurkari denak. Otzanduta bai, baina hala-nola belaunikatzeko prest ez. Flandesko Tourreko garaipenak txirrindularitzako historian betirako lekutxo bat lortzea dakar eta lorpen serioa da hori.Orotara 15 kilometro inguru dira gorantz, baina pendizaren batez bestekoa oso handia. Normalean azken 50 kilometroetan hasten da hanka zuztarretako mina, eta orduan irauten dute buruan indartsuenek. Muur-Kapelmuur izeneko horma izaten da erabakigarria sarri, baina ez beti. Urrunetik ihesaldia bilatzen dutenak ez dira gutxi, baina abiatzen denak badaki helburua zaila izango dela eta ez duela beste aukerarik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.