175 lehiaketa egun Euskadi-Murias taldearentzat

Lau World Tour proba jokatuko ditu gutxienez; Bizkaia-Murias, berriz, gonbidapenen zain

Euskadi-Muriaseko eta Bizkaia-Durango Muriaseko txirrindularia. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko urtarrilaren 18a
16:09
Entzun

“Errealitate bat gara”, horrela aurkeztu du bere taldea Jon Odriozola Euskadi-Murias taldeko zuzendariak. Euskadi-Murias eta Bizkaia-Durango Euskadi-Murias elkarrekin aurkeztu dituzte, bi taldeen egutegien berri eman dute. Euskadi-Muriasek 175 lehiaketa egun izango ditu, eta momentuz World Tourreko lau proba ziurtatuta dituzte: Kataluniako Volta, Euskal Herriko Itzulia, Donostiako Klasikoa eta Espainiako Vuelta. Vueltak oraindik ez baieztatu, baina taldean ziurtatzen jotzen dute. Lehen proba Mallorcako Challengea izango da (Urtarrilaren 25etik 28ra). Taldeak 20 kide ditu eta guztiek asko lehiatzea da helburua.

Bizkaia-Muriasek ere bere egutegiaren berri eman du, baina gonbidapenen zain daude World Tourreko probetan parte hartzeko. Emakumeen Bira izango da lehentasuna, eta Espainiako Kopa ere jokatuko dute. Italiako Girorako gonbidapena lortzeko egingo du lan taldeak. Valentziako astean hasiko dira lehiatzen, urtarrilaren 22etik 25era.

Caja Rural Argentinan hasiko da

Caja Ruralek ere zehaztu du bere egutegian, eta Argentinan ekingo dio sasoiari. San Juango Itzulia izango da jokatuko duen lehen lasterketa. Igande honetan hasiko da eta zazpi etapa ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.