18 euskal herritar izango dira Benidormeko irteeran, sei taldetan banatuta
Hemezortzi izango dira Espainiako Vueltan parte hartuko duten euskal txirrindulariak, sei taldetan banatuta. Euskaltel-Euskadik bilduko ditu erdiak: Igor Anton, Mikel Nieve, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Amets Txurruka, Juanjo Oroz, Iñaki Isasi, Jorge Azanza eta Pierre Cazaux. Lider argia daukate taldean, baina etaparen bat irabazteko modua badago, ez diote muzin egingo. Movistarren lau elkartuko dira: Beñat Intxausti, David Lopez, Imanol Erbiti eta Txente Garcia Acosta. Etapa garaipenak dituzte helburu, iaz Lopezek eta Erbitik egin bezala. Nabarmentzekoa da Garcia Acostak Vueltan parte hartuko duen hamabosgarren aldia dela. Rabobankek Juanma Garate hautatu du, eta badirudi nahiko aske ibiltzeko aukera izango duela. Skyk, berriz, Xabi Zandio iruindarra darama, eta Bradley Wigginsen sasoiak baldintzatuko du haren lana. Aitor Perez Arrietak Michele Scarponi babestuko du Lampren, eta Radioshackek bi lagunak elkartu ditu: Haimar Zubeldia eta Markel Irizar. Kontratua bi urtez luzatu berri dute biek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu