Ihesaldi luzea izan da gaurko etaparen protagonista. Ihesaldia 16. kilometroan hasi eta etapa amaitu arte iraun du, guztira ihesaldiak 184 kilometro iraun duelarik. Ihes egindako bost txirrindulariek azkenean 12 minutu eta 33 segundo atera dizkio tropelari. Honen guztiaren ondorioz lider aldaketa jasan du Frantziako Tourra; Lance Armstrongek Thomas Voecklerren alde galdu du maillot horia. Etapa aldiz, Cofidis taldeko Stuart O´Gradyk irabazi du.
Etaparen bigarren protagonista euria izan da. Botatako euriak eroriko anintz eragin ditu pelotoian, horrek bost iheslariak lagundu ditu eta pelotoiarekin zuten denbora tartea asko zabaldu dute. Iheslariek lortutako tarte handiena 17 minutuan kokatu da, handik aurrera iheslariak diferentzia mantendu dute etapa osoan zehar. Amaieran, iheslari taldeak 12 minutu eta 33 segundo atera dizkio tropelari.
Sailakapen nagusiak aldaketak jasan ditu. Orain Lance Armstrong U. S. Postaleko burua seigarren postura jaitsi da, liderretik9 minutu eta 35 segundora. Liderra, aipatu bezala, Thomas Voeckler da; bigarren Cofidis taldeko Stuart O´Grady dago 3 minutu eta 13 segundora eta hirugarren Sandy Casar kokatu da liderretik 4 minutu eta 6 segundora.
Lider berria, Thomas Voeckler, Brioche La Boulangerie taldeko txirrindularia da eta aurtengo Frantziako txapelduna da ere.
frantziako tourra
184 kilometroko ihesaldiak lider aldaketa ekarri du
Etapa hasi eta 16. kilometroan bost txirrindularik ihesaldia antolatu dute. Ihesaldia etapa bukaeraino luzatu da tropelari ordu laurden baino gehiago ateraz behin baino gehiagotan. Lortutako diferentziak Brioche La Boulangerie taldeko Thomas Voecklerri eman dio lidergoa etapan laugarren sailkatu ostean. Irabazlea Stuart O´Grady Cofidis taldeko txirrindularia izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu