Espainiako Vuelta

19. etapa Constantino Zaballak irabazi du, lasterketa erdia baino gehiago bakarrik egin ostean

Collado Villalban amaitu den etapan Tino Zaballa izan da lehena. 3:33:32 behar izan ditu Saunier Duval taldekoak. Minutu eta 23 segundura 15 laguneko talde bat sartu da, tartean Euskalte-Euskadi taldeko Roberto Laiseka. Talde nagusia sei minutu eta 25 segundura sartu da. Etapa hasieratik, oso azkar joan da lasterketa eta ihesaldi ezberdinak izan ondoren 34. kilometroan Zaballa lasterketaren buruan zihoan. Atzetik 20 txirrindulariz osatutako taldeak jarraitzen zion. Azkenik bere helburua lortu eta bakarrik sartu da helmugan

2004ko irailaren 24a
18:43
Entzun
Gaur goizean 8ak inguran 26 txirrindulariri analisiak egiteko odola atera diete.

Sailkapen nagusian ez da izan aldaketarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.