19 jokalari atxilotu dituzte Italian, ustelkeriagatik
FUTBOLA. Gutxienez hemeretzi jokalari atxilotu dituzte Italian, ustez partiden emaitzak jokatu aurretik adosteagatik eta futbol apustuetan iruzur egiteagatik. Atxilotutakoen artean dira Stefano Mauri Lazioko kapitaina eta Omar Milanetto Genovako jokalari ohia. Antonio Conte Juventuseko entrenatzailea eta Domenico Criscito Zeniteko eta Italiako selekzioko jokalaria ere ikertutakoen artean dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu