Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak hemeretzi jokalari eramango ditu Manchesterrera, Europako Ligako final-zortzirenetako Manchester United-Athletic joaneko partidarako: Iraizoz, Raul, Iraola, Javi Martinez, San Jose, Ekiza, Aurtenetxe, Koikili, David Lopez, Iturraspe, De Marcos, Herrera, Susaeta, Ibai, Arrizabalaga, Iñigo Perez, Muniain, Toquero eta Llorente.
Deialdian ez dago Amorebieta, txartelengatik zigortuta dagoelako.
Etzi izango da partida, 21:05etik aurrera.
Bilboko taldearen lehen jarraitzaileak gaur joango dira Manchesterrera.