1987-1988 sasoitik ez zituen Athleticek horrenbeste puntu
Athleticek 38 puntu ditu Ligako 22 partida jokatuta. Hogeita bi urte egin behar da atzera txapelketaren une honetan talde zuri-gorriak horrenbeste puntu zituen azken aldiaren berri izateko. 1987-1988 denboraldian izan zen, eta Howard Kendall ingelesa zen taldeko entrenatzailea. 22 jardunaldi jokatuta, Athleticek honako estatistikak zituen: 11 partida irabazita, zazpi berdinduta eta lau galduta. 29 puntu guztira. Orduan bi puntu balio zuen garaipenak, beraz, egungo puntuazio sistemaren arabera, 40 puntu lituzkete zuri-gorriek, orain baino bi gehiago. Sasoi hori bosgarren postuan amaitu zuen Athleticek, eta UEFA koparako sailkatu zen. Hamar urte geroago, Athletic Ligan bigarren postuan sailkatu eta Txapeldunen Liga jokatu zuenean ere ez zituen taldeak horrenbeste puntu lortu lehen 22 jardunalditan. 36 puntu eskuratu zituen, orain baino bi gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu