atletismoa

20.000 atletako muga aurten Behobia-Donostian

Bi mila parte-hartzailetan handitu dute kopurua. Izen-emateko lehen fasean -maiatzaren 19tik 30era-, azken bost edizioetatik gutxienez hirutan atera direnak apuntatu ahal izango dira.

2010eko apirilaren 8a
15:20
Entzun
Aurten Behobia-Donostia lasterka proban hogei mila atletek irteteko aukera izango dute, antolatzaileek parte-hartzaileen kopuru muga zabaltzea erabaki baitute. Iaz 18.000koa zen topea. Azkeneko lau urteetan zortzi mila atletetan handitu dute.

Beste urteetan izen-emateko epea irekitzean "kolapso handia" sortu dela-eta, aurten hobeto antolatu nahi dutela diote antolatzaileek. Lehen fasean -maiatzaren 19tik 30era-, azkeneko bost edizioetatik gutxienez hirutan atera direnak apuntatu ahal izango dira. Ekainaretik 1etik, berriz, beste edonor, hogei mila atletako partaidetza osatu arte.

Azaroaren 14an izango da 2010ean Behobia-Donostia -46. edizioa-. Hogei kilometroko lasterketa da, eta Euskal Herriko proben artean partaidetzarik handiena berak izaten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.