FUTBOLA

20:00etan jokatuko du euskal selekzioak Boliviaren aurka, hilaren 29an

Gaur aurkeztu dute partida; hamabost eta 25 euro artean izango dira sarrerak salgai.

2012ko abenduaren 11
16:53
Entzun

Anoetan izango da partida, eta laugarren aldiz jokatuko du zelai horretan euskal selekzioak. Gaur aurkeztu dute partida; data jakina zen, hilaren 29a, baina gaur jakinarazi dute ordua: 20:00ak.

Anoetako txarteldegietan izango dira salgai sarrerak, hilaren 26tik 29ra bitartean. Arabako eta Bizkaiko futbol federazioen egoitzetan ere salduko dituzte, eta baita Euskadiko Futbol Federaziokoan ere. Hamabost eta 25 euro bitarteko prezioa izango dute, eta Realeko bazkideek hiru euroko deskontua izango dute. Horretarako, Realaren webgunean erosi behar izango dituzte sarrerak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.