2006KO MUNDUKO KOPA

GAURKO PARTIDA. Munduko Kopa irabazteko bi hautagai nagusi elkarren kontra

enekoitz telleria sarriegi
2006ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Munduko Kopako final-laurdenetako aurreneko partida da, eta ikusmin handiena sortu duena. Alemania eta Argentina irabazteko hautagai nagusien zerrendan daude, baina bietako bat batere aukerarik gabe geldituko da gaurtik aurrera. Bi herrialde oso-osorik izango dituzte begira.

Etxeko taldea hazi egin da partidak jokatu ahala. Baikortasunez kutsatu ditu Klinsmann entrenatzaileak. «Argentinak zorte txarra izan du; gure kontra aritzea tokatu zaio». Miroslav Klose golegileak esandakoa da hori. Ez dute alemaniarrek beste aukerarik buruan. Sei urte daramatzate selekzio handien kontra irabazi gabe, baina aurtengo Munduko Kopa ezberdina da nonbait. Klinsmannek ongi aztertu ditu kontrarioak, eta lotu egin nahi ditu. Fisikoki oso indartsu daude etxekoak, eta pentsatzekoa da presioarekin ito nahiko dituztela argentinarrak.

Pekermanen jokalariek ere garbi dituzte ideiak. Boli Kostaren kontrako lehen zatia, Serbia eta Montenegroren kontrako erakustaldia, Mexikoren kontrako azken 30 minututuak... horiek hartu nahi dituzte erreferentzia gisa, eta horietan aritutakoa da gaur zelaira irtengo den hamaikakoa. Burdisso eta Scaloniren artean du entrenatzaileak zalantzaren bat, eta Gonzalez eta Cambiassoren artean bestea. Bi taldeen orain arteko jarduna ikusita, partida bizia espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.