Hantxe hasi zen guztia duela hiru urte. Hantxe hasi zen Pep Guardiolak zuzentzen duen Bartzelonaren urrezko aroa. Stamford Bridge zelai mitikoan. 2009 urteko Txapeldunen Ligako finalerdiak ziren. Kataluniarrek Chelsea etxeko taldea kanporatu zuten, itzuliko partidan Iniestak93. minutuan sartutako gol bati esker. Urte hartan finalera sailkatu ziren. Sailkatu bakarrik ez, irabazi ere egin zuten Manchester Unitedi 2-0 irabazita. Guardiola aulkian esertzen denetik taldeak irabazitako hamahiru tituluetatik bat da. Orduko leku berean ariko dira gaur, orduko gauza bera lortzeko borrokan. Maiatzaren 19ko Munichekofinal handia.
Guardiolak jokalari guztiak prest izango ditu. Roberto Di Matteok, aldiz, David Luiz defentsaren hutsa izango du, min hartuta baitago. 20:45ean hasiko da partida (ETB1), eta datorren asteartean, hilaren 24an jokatuko da itzuliko partida erabakigarria, Camp Noun.
2009ko kanporaketa gogoan dute Chelseak eta Bartzelonak
Orain hiru urte kataluniarrek ingelesak kanporatu zituzten finalerdietan, azken uneko gol bati esker
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu