Urtebetez luzatu du Realak Martin Lasarte entrenatzailearekin duen kontratua; hots, 2011ko ekaina arte zuen sinatuta eta 2012ko ekaina arte luzatu dute. Hala agertu du Jokin Aperribai presidentak gaur eguin duen agerraldian. Entrenatzaile uruguaitarrari kontratua luzatuta taldearen "egonkortasuna" sendotu nahi duela azaldu du Aperribaik.
Baina Lasarteren kontratuaz ez ezik, oro har, datorren denboraldiko kudeaketa planaz aritu da gaurko agerraldian Aperribai. Iragarri duenez, 30 milioi euroko aurrekontua du klubak, eta horrek altxortegiko arazoak sortuko baditu ere aurre egiteko modukoak direla nabarmendu du. Realak 15,6 milioi euro jasoko ditu telebista ekubideengatik eta sei milioi publizitatetik.
Estadioa berritzeaz ere aritu da Realeko presidentea. Ontzat eman du Odon Elorza Donostiako alkateak aurreratutako 80 milioi euroko aurrekontua. Proiektuaren arabera, 41.000 ikuslerentzako lekua izango luke Anoeta berrituak,eta lau dorre eraikiko lirateke teilatuari eusteko. Lau dorre horietatik hiru erakundeen esku utziko lituzkek Realak haiek egindako ekarpenen truke. Realak jarri beharreko diruaren %20 jarriko luke eta dorre bat izango litzateke beretzako.
Nolanahi ere, Anoetaren berritzea 2018ko Futboleko Munduko Koparen egoitza izatearen menpe dago.
Futbola
2012 arte luzatu du Lasarteren kontratua Realak
Jokin Aperribai presidenteak eman du gaur erabakiaren berri. Luzatzearen helburua "egonkortasuna" areagotzea dela agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu