txirrindularitza

2012ko Espainiako Vuelta Iruñetik abiatuko da

'Diario de Navarra'-ren arabera, Nafarroako Gobernua eta itzuliko antolatzaileak ados jarri dira, eta sinatzea falta zaie. Hilaren 20an jakingo da ofizialki.

2011ko abuztuaren 3a
16:30
Entzun

Diario de Navarra-ren arabera, 2012ko Espainiako Vuelta Iruñean hasiko da. 2011ko itzuliaren aurretik hitzarmena sinatzea espero du Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako Gobernuak eta Unipublic Vuelta antolatzen duen taldeak sinatuko balute, Nafarroako hiriburuan bertan hasi eta bukatuko litzateke lehen etapa, baita bigarrena abiatu ere.

Martxoan plazaratu zuen ideia UPNk, eta badirudi asmoa gauzatuko dela. Abuztuaren 20an jakinaraziko dute ofizialki datorren urteko Vuelta nondik abiatuko den, nahiz oraindik nondik norakoa ez dagoen zehaztuta. 

1947. urtetik 1980ra bitarte Vuelta urtero igaro zen Nafarroatik, eta orduz geroztik lau bider soilik pasatu da bertatik. Aurtengoa azken 31 urteetan bosgarrena litzateke.

Vuelta Euskal Herritik igaroko zela iragarri zenetik ESAIT eta Euskal Herriko zenbait eragile aurka agertu dira, eta "nazio izaera aldarrikatzeko deia" egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.