Txirrindularitza

2013an World Tourreko taldea izango da Euskaltel

Egindako 11 fitxaketei esker, eta talde guztien kirol merituak aintzat hartuta, 15. postuan sailkatu da Igor Gonzalez de Galdeanoren proiektu berria.

2012ko urriaren 29a
18:24
Entzun

Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) gaur arratsaldean jakinarazi du Euskaltel maila goreneko taldea izango dela 2013an. Ondorengoak dira 15 taldeak: Ag2r, Astana, BMC, Cannondale, Euskaltel, Garmin, Lampre, Katuxa, Movistar, Omega Pharma, Greenedge, Rabobank, RadioShack, Sky eta Vacansoleil. 16. postutik 20.era ondorengoak geratu dira, hurrenez hurren: Argos-Shimano, Lotto, FDJ, Europcar eta Saxo Bank. Horien arean egongo dira azken hiru plazak. Behin 15 onenen artean lekua ziurtatuta, World Tourreko lizentzia eskuratu beharko du orain Euskaltelek. Ondo bidean, ez luke arazorik behar 2013rako lizentzia hori eskuratzeko. Azterketa administratibo, etiko eta ekonomikoa igaro beharko du talde laranjak lau urterako lizentzia jasotzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.