2013ko Frantziako Tourra Korsikatik abiatuko da
TXIRRINDULARITZA. 2013ko Frantziako Tourreko lehen hiru etapak Korsikan jokatuko dira. Itzulia historian lehenbizikoz iritsiko da Mediterraneoko irlara. Lehen etapa esprinterrentzat egokia da, eta beste biak gorabeheratsuagoak. Tourreko antolatzaileek etapa horiek probatuak dituzte Nazioarteko Kriteriumaren aurreko aldietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu